EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2015209

AGINDUA, 2015eko urriaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zumarragan (Gipuzkoa) dagoen «CPES Urola Garaiko Lanbide Eskola BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Xedapenaren data: 2015-10-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201504641
Maila: Agindua
Zumarragako «CPES Urola Garaiko Lanbide Eskola BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 176/2008 Errege Dekretua, Karrozeriako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (otsailaren 25eko BOE); martxoaren 2ko 73/2010 Dekretua, Karrozeriako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (maiatzaren 27ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:
Kode zenbakia: 20005956
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua
Izen espezifikoa: «Urola Garaiko Lanbide Eskola»
Titularra: Urola Garaiko Fundazioa
Helbidea: Beloki hiribidea, z/g
Udalerria: Zumarraga
Lurralde historikoa: Gipuzkoa
Baimena:
– «Karrozeria» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 30 ikaspostu.
Ikastetxearen osaera:
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 3 unitate, 105 ikaspostu.
– Lanbide Heziketa:
● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:
○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:
○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioa:
○ «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak:
○ «Mantentze-lan elektromekanikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Osasungintza:
○ «Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:
○ «Karrozeria» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaion heziketa-zikloa irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dakar, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 21a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.