EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2015208

IRAGARKIA, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspena idatzi eta izapidetzeko prozesu parte-hartzailea bideratzeko laguntza teknikorako zerbitzuaren lizitaziorako (Espedientea: 026SV/2015).

Xedapenaren data: 2015-10-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201504621
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 026SV/2015.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspena idatzi eta izapidetzeko prozesu parte-hartzailerako laguntza teknikoa.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitza.
d) Burutzeko epea: 12 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogei mila euro (140.000) gehi hogeita bederatzi mila laurehun euro (29.400) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta hirurogeita bederatzi mila laurehun euro (169.400).
5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko azaroaren 17a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.eus/contratacion
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozioen guztizkoaren gaineko adierazpena, azken bi urteei dagokienez urte bakoitzean kontratuaren lizitazioko aurrekontua egiten duena, gutxienez.
B) Kaudimen teknikoa:
a) Azken hiru urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 3 urteetan, gutxienez, hirigintzari edota lurralde antolamenduari buruzko parte-hartze prozesutan hiru lan egin dituela egiaztatu beharko du.
b) Lan-taldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien titulua edo Elkargoaren ziurtagiria zein curriculumak. Gutxieneko lan-taldeak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
b.1.– Lantaldearen arduradunak Hirigintzaren edota Lurralde Antolamenduaren arloko bi partaidetza-prozesutan parte hartu duela egiaztatu beharko du.
b.2.– Lantaldea osatuko duten pertsonek, gutxienez, honako hauek bete behar dituzte:
b.2.1.– Arkitekturako titulazioa duen pertsona, lurralde-ordenamenduan edota hirigintzan eskarmentua duena.
b.2.2.– Taldeak dinamizatzen eskarmentua duten bi pertsona.
b.2.3.– Komunikazio arloan unibertsitateko goi-mailako titulazioa duen pertsona.
b.3.– Lantaldea osatuko duten pertsonek lana euskaraz egitea ahalbidetzen duen euskara maila nahikoa dutela egiaztatu behar dute. Gutxienez, lantalde-kide batek 3. Hizkuntza-eskakizuna, EGA, Goi Zikloa edo baliokidea duela egiaztatu behar du.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2015eko azaroaren 18a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion.
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1.a Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
2.a Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3.a Herria eta posta kodea: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
9.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 70 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1.a puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: ponderazioa, guztira: 30 puntu.
A) Ekintzen definizio eta xehetasuna. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.1.b) puntua.
B) Gizarteari mezua helarazteko prozesua. Ponderazioa: 5 puntu. Ikusi karatularen 30.1.b) puntua.
C) Prozesua erregistratzea. Ponderazioa: 5 puntu. Ikusi karatularen 30.1.b) puntua.
D) Parte-hartze prozesuan zehar gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua sustatzeko neurriak, zein gizonen eta emakumeen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak biltzekoak. Ponderazioa: 5 puntu.
E) Hobekuntzak: baldintza teknikoen agiriaren eranskinean agertzen ez diren ekintza berriak proposatzea. Ponderazioa: 5 puntu. Ikusi karatularen 30.1.b) puntua.
10.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2015eko azaroaren 27a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 - Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2015eko abenduaren 4a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
14.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 23a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.