EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2015208

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2015eko irailaren 18koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Oxfordeko Unibertsitateko St Antony's College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzen duena».

Xedapenaren data: 2015-09-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201504614
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/10/16an argitaratutako 2015/09/18ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201504360]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako akatsa aurkitu da Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2015eko irailaren 18ko Ebazpenean (2015eko urriaren 16ko EHAA, 197. zk.). Ebazpen horren bidez, Oxfordeko Unibertsitateko St Antony's College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzen da. Jarraian zuzendu egiten da akatsa:
2015/4360 (2/1) orrialdean, euskarazko bertsioan.
Honela dio:
«Lehenengoa.– Oxfordeko Unibertsitateko St Antony's College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzea Estefanía Jiménez Iglesias andreari 2015-2016 ikasturterako».
Baina honela esan behar du:
«Lehenengoa.– Oxfordeko Unibertsitateko St Antony's College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzea Joseba Gabilondo Alberdi jaunari 2015-2016 ikasturterako».