EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-11-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2015208

EBAZPENA, 2015eko urriaren 20koa, Segurtasuneko sailburuordearena, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen askeko sistemaren bidez hornitu beharrekoak, behin betiko betetzeko prozeduraren deialdia egiten duena (C112).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-10-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201504605
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Ertzaintzaren egitura zein egun indarrean dagoen lanpostu-zerrenda aintzat hartuta, eta Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko baterako Ebazpenaren bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2015eko martxoaren 30ekoa) deitu zen lanpostuak izendapen askearen bidez behin betiko betetzeko prozedura gauzatu ondoren geratu diren lanpostu hutsak kontuan hartuta, deialdi hauxe egiten da egun dauden langile-premiei erantzuteko asmoz, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 67. artikuluan eta hurrengoetan eta Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 17. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Deialdi honetako lanpostuetarako egun indarrean dagoen lanpostu-zerrendak, bete beharreko lanpostuok zuzendaritza mailakoak edota erantzukizun berezikoak izateagatik, finkatzen duen betetzeko era izendapen askea da, Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 65.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita; horrez gain, lanpostu horien araubide juridikoa jasota dago Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 17. artikulutik 22. artikulura bitartean. Hortaz, lanpostuak behin betiko esleitu aurretik beharrezkoa da aldez aurretik egokitasun-txostena ematea, proposamena arrazoitzeko balio izango duena, merezimendu- eta gaitasun-printzipioek eskatzen dutelako, baita Espainiako Konstituzioaren 9.3., 23. eta 103.3. artikuluetako aginduek ere, EAEko Auzitegi Nagusiaren 535/2014 epaiaren arabera, besteak beste.
Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 13.2.d) artikuluak Segurtasuneko sailburuordeari emandako eskumenen babesean, eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 103. artikuluan aurreikusten den Mahaiak 2015eko urriaren 6ko eta 8ko bileretan negoziatu ondoren, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ertzaintzaren egituraren barruan, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak, izendapen askeko sistemaren bidez (C112) hornitu beharrekoak, behin betiko betetzeko deialdia onartzea eta argitaratzea, 1. eranskinean jasotako oinarrien arabera.
Bigarrena.– 1.– Deialdi honen bidez beteko diren lanpostuak 2. eranskinean jasota daude.
2.– Behin betiko hornituko diren zuzkiduren kopurua ebazpen honen 2. eranskinean jarritakoa da.
Hirugarrena.– 1.– Prozedura honetan ematen diren egintza eta xedapen guztiak Gurenet atarian argitaratuko dira, hurrengo atalean eta deialdiaren oinarrietan ezarritakoari kalterik egin gabe.
2.– Segurtasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki bat argitaratuko da, behin betiko atxikipenak ebazten dituen ebazpena Gurenet atarian noiz jarriko den jakitera emateko. Iragarki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunak mugatuko du zein izango den balizko inpugnazioak edo errekurtsoak jartzeko epeak zenbatzen hasteko eguna.
Laugarrena.–1.– Prozeduraren kudeaketan, hautagaiak beren zenbaki profesionalaren bidez identifikatuko dira eta datu pertsonalen tratamendua Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Langileriaren Kudeaketa Integratuko fitxategian egingo da. Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak gauzatzeko, idazki bat zuzendu beharko zaio Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzari, fitxategiaren arduraduna den administrazio organoari, alegia (Larrauri Mendotxe bidea, 18, 48950 – Erandio, Bizkaia).
2.– Prozedura honetatik ondorioztatzen diren datu guztiak aipatutako fitxategian sartuko dira, hautaketa prozedura honetan aplikatu behar den araudian aurreikusitakoa betetzeko.
Bosgarrena.– Aurreikusi ez diren gauzetarako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, aplikatu beharko da.
Seigarrena.– Interesdunek administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen eta haren oinarrien aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.
1. ERANSKINA
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko betekizunak
1.– Honako deialdian parte hartu ahal izango dute eskainitako lanpostuak, 2. eranskinean zehaztutakoak, bete ahal izateko lanpostuen zerrendan eskatzen eta xedatzen diren baldintza orokorrak eta betekizunak betetzen dituzten Ertzaintzako karrerako funtzionarioek, baldin eta jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan, seme-alabak edo senideak zaintzeko lan-utzialdian eta Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 82. artikuluan jasotako lan-utzialdian badaude. Jarduneko zerbitzuko egoerara aipatutako legearen 89.2 artikuluan jasotako moduan bueltatzen diren funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute.
2.– Halaber, deialdi honetan jasotako prozeduraren bidez jarduneko zerbitzura bueltatuz gero, honakoek ere parte hartu ahal izango dute: derrigorrezko lan-utzialdiko egoeran dauden edo bestelako Administrazio Publikoetan zerbitzu ematen duten pertsonek, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 63. artikuluan xedatutakoa betez birgaitutako pertsonek, sei hilabete baino gehiagoz zigortuta egon direnek, eta borondatezko lan-utzialdian dauden gainerakoek, betiere halako egoeretarako xedatutako egonaldi-epea bete baldin badute.
3.– Deialdi honen aurreko bi urteetan merezimenduen lehiaketaren bidez destinoaz jabetu direnek parte hartu ahal izango dute.
4.– Ezin izango dute deialdi honetan parte hartu:
a) Arau-hauste astuna edo oso astuna egin izanagatik eginkizun-gabetze irmoaren administrazio egoeran daudenek, egoera horretan dauden bitartean.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen Diziplina Araubidearen Arautegiaren 15. artikuluan xedatu bezala, lekualdaketaren bidez zigortu direnek.
c) Interes partikularragatiko borondatezko lan-utzialdian daudenek, baldin eta ez badute egoera horretan eman indarrean dagoen araudiak eskatutako gutxieneko denbora.
d) Gutxieneko iraute denbora berezia eskatzen duen lanpostu baten behin betiko esleipendunek, baldin eta ez badute epe hori bete (inguruabar hori lanpostuari uko egin eta organo eskudunak onartu izanaren ondoriozkoa denean izan ezik), bestearen iraute denbora eta izaera berberak dituen beste lanpostu batzuk lortzeko asmoa baldin badute, edo barne-igoera prozesu bidez lanpostua galtzea dakarren beste maila batera igo badira, kategoria berrian iraute denbora eta izaera berberak dituzten lanpostu hutsak daudenean izan ezik; azken kasu horretan, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuak Hornitzeari buruzko Araudiaren 5.3 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da.
5.– Eskainitako lanpostuak betetzeko behar diren espezialitate-ikastaroak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak emanak edo baliozkotuak izan beharko dira, Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntzari buruzko Araudian xedatutakoaren arabera.
6.– Deialdian parte hartzeko betekizunak betetzen diren ofizioz egiaztatuko da, baita, hala badagokio, deialdiaren barruko bestelako zehaztapenen balorazioa ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna erreferentziatzat hartuta, Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituen langileen datu-baseetan ageri diren datuak aintzat hartuta.
Bigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 2015eko azaroaren 20ra arte izango da, azken egun hori barne.
2.– Honako deialdian parte hartzeko eskaera 3. eranskinean jasota dagoen eskabide-eredu normalizatua erabilita egingo da, eta eskatutako lanpostuak zein diren zehaztu beharko dute bertan. Lanpostu bat baino gehiago eskatuz gero, horien lehentasun-hurrenkera zehaztu beharko dute.
3.– Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskaerak lotesleak izango dira eskatzaileentzat.
4.– Prozedura honetan parte hartzea borondatezkoa da eta ez du kalte-ordainik sorraraziko.
Hirugarrena.– Lanpostuak behin betiko betetzeko prozedura.
1.– Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudiaren 19. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, norbait izendatzeko, aurretik hornituko den lanpostua atxikita dagoen administrazio-unitatearen edo -organoaren titularrak txostena eman beharko du. Txostenean, prozeduran onartuen artean egokitasun-proposamena egingo du, edo bestela deialdia bete gabe geratu dela adieraziko du.
2.– Egokitasun-txostena ematerakoan, honako alderdi hauek gutxienez kontuan hartuko dira: hautagaiak prozeduran parte hartzeko betekizunak betetzea, lortu nahi den lanpostuko betekizunak betetzea, kategoria-igoeren eta lanpostuetako jardueren historiala, izandako azken destinoa eta konfiantzaren osagaia.
3.– Egokitasun-txostena hamabost egun naturalen buruan emango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik aurrera.
Laugarrena.– Lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurako izendapena eta ebazpena.
1.– Izendapen askeko sistemaren bidez hornitu behar diren lanpostuak Segurtasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez esleituko dira. Ebazpena esleipendunei banan-banan jakinaraziko zaie, eta prozedura honetan ezarritakoaren arabera erakutsiko da jendaurrean.
2.– Izendapenaren ebazpenaren arrazoiak izango dira aukeratu den hautagaiak deialdian eskatu diren beharkizun eta zehaztapenak betetzea eta horri ekiteko gaitasuna izan dezala. Edonola ere, emandako ebazpenaren funtsa izango da bidezko prozedura betetzea.
3.– Hizkuntza eskakizunaren betekizuna dela eta, iraungitako derrigortasun-data ezarrita duten zuzkidurak betekizun hori egiaztatuta duten interesdunei esleituko zaizkie.
4.– Segurtasuneko sailburuordearen ebazpen bidez zehaztuko da behin betiko atxikipenen ondorioetarako data.
5.– Behin betiko esleipenak borondatezkoak dira eta ez dute lantoki-aldaketaren ondoriozko kalte-ordainik sorraraziko.
Bosgarrena.– Izendapen askeko sistemaren bidez betetako lanpostua uztea.
1.– Izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu bat esleituko zaien funtzionarioei aukerakotasunez beren lanpostua utzarazi diezaiekete, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 70.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
2.– Izendapen askeko lanpostua utzi behar duten langileak udalerri berean hutsik dagoen bere eskala eta kategoriako beste lanpostu bateko jardunari atxikiko zaizkio behin-behinean. Hori ezean, Ertzaintzan dagoen kategoria bereko lanpostu hutsen bati atxikiko zaizkio; Euskal Herriko Polizia Kidegoetako Funtzionarioen Lanpostuen Hornidurari buruzko Araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 24.5. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.
Seigarrena.– Deialdia ebazteko epea.
Deialdi hau ebazteko epea hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoko egunetik aurrera zenbatuta. Halere, epe hori luzatu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik.
Zazpigarrena.– Lanpostuaz jabetzea.
Deialdia ebatziko duen ebazpenak arautuko du deialdi honen bidez behin betiko hornitu beharreko lanpostuez jabetzeko prozesua eta ez du sorraraziko inolako baimenik edo lizentziarik.