EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2015207

EDIKTUA, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, H-2015-48-3095-I espedienteari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2015-10-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201504597
Maila: Ediktua
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
José Luis Madrazo Juanesek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariak, ondoko ediktua eman du
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu ondoren, Fernando Crespo Carbajo jaunari ezin izan diogu agiriak aurkezteko errekerimendua egin, H-2015-48-3095-I zenbakiko espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, Sektore Publikoa arrazionalizatzeko eta Administrazioaren beste aldaketa batzuk jasotzen dituen irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak betetzeko; eta era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:
– Eskatzailearen ezkontza deuseztatu bada, edo epai judizialen bitartez eskatzailea banandu edo dibortziatu bada, laguntza eragin duten seme edo alaben zaintza eta babespea esleitzen duen edo, kasua izanez gero, hori eskatzeko seme-alaben kopurua zehazteko ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da. Era berean, aurretik aipatutako seme-alaben elkarbanatutako zaintza- eta babespe-egoeretan, ebazpen judizialez ezarria, eta, betiere, elkarbanatutako zaintza eta babespea duten aitak eta amak sinatutako akordioa aurkeztu beharko da.
– Eskatzailearen erroldatze-ziurtagiri eguneratua, etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda eta eskatzailea udalerrian erroldatu zeneko eguna jasotzen dituena. Ez dute balio izango, aipatutako akreditaziorako, laguntza-eskabidea aurkezten den eguna baino hilabete bat baino gehiagoko aurrerapenez emandako agiriak.
Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 17ko 30/2015 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratzen denetik 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Gran Vía kalea 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten diogu, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dugula.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.
Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,
JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.