EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2015207

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita kontratu hau formalizatu izana: 2016. urtean zehar, informazio turistikoa emateko zerbitzua; batetik, Bilboko aireportuko informazio turistikorako gunean, eta, bestatik, Euskal Autonomia Erkidegora kruzeroetan arribatzen diren pertsonentzakoa (DEC 32/10/15).

Xedapenaren data: 2015-10-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201504585
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEC 32/10/15.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburuaren deskribapena: 2016. urtean zehar, informazio turistikoa emateko zerbitzua kontratatzea; batetik, Bilboko aireportuko informazio turistikorako gunean, eta, bestatik, Euskal Autonomia Erkidegora kruzeroetan arribatzen diren pertsonentzakoa.
b) Loteak eta kopurua:
1. lotea: Bilboko aireportuan informazio turistikoa emateko zerbitzua.
2. lotea: Euskal Autonomia Erkidegora kruzeroetan arribatzen diren pertsonei informazio turistikoa emateko zerbitzua.
c) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak):
1. lotea: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik 2016ko abenduaren 31ra arte, edonola ere ez da izango 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenago, kontratua hasteko aurreikusitako data baita.
2. lotea: lehen kruzeroa lehorreratzen denetik, 2016ko abenduaren 31ra arte, edonola ere ez da izango 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenago (Portuko Agintaritzak emango du kruzeroen egutegia, baina 2015eko hasiera apirilaren 11 izan zen).
3.– Izapideak, prozedura eta adjudikatzeko era:
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua ehun eta hogeita hemeretzi mila eta berrehun (139.200,00) eurokoa da, BEZa barne. Honela banatuta:
1. lotea: 86.200,00 euro, BEZa barne.
2. lotea: 53.000,00 euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko fidantza: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 99 91 / 945 01 99 21
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus.
g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko azaroaren 16a, 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29.2 puntuan zehaztutako moduan.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko azaroaren 17a, 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).
2.– Helbidea: Donostia kalea 1.
3.– Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresa-kopurua (gehienezkoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleitzeko irizpideak.
– Eskaintza ekonomikoa: % 51.
– Proposamenaren kalitate teknikoa: % 49.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lekua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.
b) Helbidea: Donostia kalea 1
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.
e) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 21a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.