EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2015207

27/2015 DEKRETUA, 2015eko urriaren 26koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko zenbait kide modu ezohikoan aldatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201500027
Xedapenaren data: 2015-10-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201504576
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/09/08an argitaratutako 2014/07/31ko 201400019 DEKRETUA

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.
Lehendakariaren uztailaren 31ko 19/2014 Dekretuaren bitartez, Lan Harremanen Kontseiluko oraingo kideak izendatu ziren.
Bestalde, aipatutako lege horren 4. artikuluak arautzen du zein den sindikatu edo enpresarien erakunde eta konfederazioetakoren batek edo batzuek Kontseiluaren bilerak behin eta berriz huts egitearen ondorioa, eta urriaren 29ko 434/2013 Dekretuaren 7. artikuluak arautzen du horrelakoetan zein den zenbait kide modu ezohikoan aldatzeko prozedura. Otsailaren 23ko 4/2012 Legea garatu zuen dekretu horrek.
Dekretu horren 7.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, zenbait kide modu ezohikoan aldatzeko prozedura amaitu ondoren, Kontseiluaren lehendakariak kargutik kentzeko eta izendatzeko proposamena helarazi dio Lehendakariari, egindako alegazioekin batera.
Urriaren 29ko 434/2013 Dekretuaren 7.7 artikuluan ezarritakoaren arabera, kargutik kendutako pertsonen agintaldia amaitzen den egunean bertan amaituko da izendatutakoen agintaldia.
Ondorioz, hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Kargutik kentzea Lan Harremanen Kontseiluko kide hauek –ELA erakunde sindikala ordezkatzeko izendatu ziren–:
Titularrak:
Haimar Kortabarria Arenaza.
Leire Txakartegi Iramategi.
Ioseba Villareal Olaizola.
Ordezkoak:
Alberto Abasolo Abasolo.
Janire Landaluze Pérez.
Mikel Noval Fernández.
2. artikulua.– Lan Harremanen Kontseiluko kide izendatzea honako pertsona hauek:
– Confederación Sindical de Comisiones Obreras de Euskadi (CC.OO. de Euskadi) ordezkatzeko:
Titularra: Oskar Arenas Velasco.
Ordezkoa: Marcial Moreta Martín.
– Unión General de Trabajadores de Euskadi (UGT Euskadi) sindikatua ordezkatzeko:
Titularra: Arantza Ruiz Huidobro.
Ordezkoa: Jesús María García de Cos.
3. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.