EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2015206

IRAGARKIA. Honen bidez, espediente batzuetan Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, kirol-ikuskizunetan egon daitekeen Indarkeria, Arrazakeria, Xenofobia eta Intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legeari dagozkionak.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-10-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201504570
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzaten. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Segurtasuneko sailburuordeari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
2.– Zehapen ekonomiko horren zenbatekoa ebazpenari erantsitako ordainketa-gutunaren bidez ordaindu ahal izango da. Izan ere, honako hauek dira finantza-erakunde laguntzaileak: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa), Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Santander, Sabadell Guipuzcoano, la Caixa eta Bankia: Orobat, ordainketa Internet bidez egin ahal izango da, helbide honetan: http://www.euskadi. eus/nireordainketa
Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten badizugu ebazpen hau, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte, egin beharko duzu ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten badizugu, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko duzu ordainketa.
Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino geroago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).
Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikulua betez.
3.– Jakinarazten dizugu ezarritako zehapenak administrazio-bidean irmoak izanez gero, zehapen-ebazpena eta inskribatze-datuak bidaliko dizkiogula Zehapen Estatuko Erregistroari, hala xedatuta baitago Kirolean Bortizkeriaren, Arrazismoaren, Xenofobiaren eta Intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duen otsailaren 26ko 203/2010 Errege Dekretuaren 77. artikuluan.
4.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.