EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2015206

EBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, laguntzak ematen zaizkie ekintza humanitarioei larrialdietako laguntzetarako eta ekintza humanitariorako finantzaketa-lerro iraunkorretik, garapenerako lankidetzaren kargura, 2015erako.

Xedapenaren data: 2015-10-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201504565
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/04/30rean argitaratutako 2015/04/28ko EBAZPENA [201501914]

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautzen ditu Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioentzako laguntzak, eta bi jarduera-mota bereizten ditu. Alde batetik, larrialdietan laguntzeko proiektuak daude: haien bidez, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak eskuragarri jarri nahi dira, biziraunpena bermatzeko eta hondamendiek eragindako pertsonen sufrimendua eramangarriago egiteko. Beste aldetik, ekintza humanitarioko proiektuak, zentzu zabalago batean; horri lotutako jarduerak larritasun-maila txikiagokoak dira eta garapena, giza eskubideak eta bakegintza sustatzeko oinarri batzuk bultzatzeko dira.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez (2015eko apirilaren 30eko EHAA, 79. zk.) garapenerako lankidetzarako fondoaren kargurako ekintza humanitarioetarako 2015eko deialdia egin zen.
Kasu honetan, eta lehendakariaren 20/2012 Dekretua –abenduaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– eta 187/2013 Dekretua –apirilaren 9koa, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena– batera aplikatuz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia da eskumen hori duen agintaritza. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak erabakiko du nola kudeatu aipatutako laguntzak eta arlo honetan eman beharko diren ebazpenak.
Horren ondorioz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluaren arabera; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluaren arabera, eta 2015eko uztailaren 21ean elkartu zen Kontseilu Errektorearen proposamenez, eta Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 16.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, laguntzen esleipena EHAAn argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak esleitzea (2015ko apirilaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 79. zenbakia) ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei, bertan zehaztutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– Agindu hau erakunde eskatzaileari bertatik bertara jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Hirugarrena.– Ebazpenaren II. eranskinean zehazten den erakundearen uko egitea eskaera onartu..
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2015ko urriaren 28a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.