EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2015206

EBAZPENA, 2015eko urriaren 16koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (Barrualde-Galdakao ESI) Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-10-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201504564
Maila: Ebazpena
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2015eko urtarrilaren 2ko Ebazpenaren bidez, akreditazioa berritu zitzaion Barrualde-Galdakao ESIko Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzordeari (urtarrilaren 20ko EHAA, 267. zenbakia).
Galdakao-Usansolo Ospitaleko IKEB Ikerketa Klinikoetarako Etika Batzordeko lehendakariak eskaera egin du, Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko. Hori dela-eta, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz –zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruzko Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen otsailaren 6ko 223/2004 Errege Dekretuaren 11. artikuluan, eta Ikerketa Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean–, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Itziar Ibarrondo Larramendi andrea –Galdakao-Usansolo Ospitaleko barneko farmazialari egoiliarra– Galdakao-Usansolo Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.
Bigarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 16a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.