EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2015205

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 297/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-09-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201504551
Maila: Ediktua
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzea 297/2014.
Demandatzailea: Valentina Lopez Barreto.
Abokatua: Pablo Jimenez Sistiaga.
Prokuradorea: Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuru.
Demandatua: Pedro Romero.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzea.
Aipatutako judizioan 443/2015 apaia eman zen 2015-09-24an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:
ERABAKITZEN DUT:
Funtsean baiesten dut epaitegietako produradore Amets Maider Ruiz de Arbulo Aizpuruk Valentina Lopez Barretoren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Pedro Romeroren aurkakoa; horrenbestez
XXXXX alaba adingabearentzako neurri hauek hartzea erabaki dut:
1.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. XXXXX adingabearen zaintza eta jagoletza Valentina Lopez Barreto amari esleitzen zaizkio.
2.– Guraso-ahala. Guraso-ahalak guraso biena izaten segituko du, Kode Zibilaren 156. artikuluan xedatutakoarekin bat.
3.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-araubidea. Ez da aitaren eta seme-alaben arteko bisita-araubide bat ezarri behar. Aitak seme-alabekin harremanetan hasi nahi badu berriro, gurasoen artean adostu beharko dute hori. Adostasunik badago, Pedro Romerok neurri hau aldatzeko eska dezake.
4.– Mantenu-pentsioa: aitak XXXXX alaba adingabearen mantenu-pentsioa ordaindu beharko du, harik eta hura adinez nagusi izatera iritsi eta ekonomikoki independentea izan arte edo izateko moduan egon arte, fede onez jokatuta. Pentsio hori hilean 150 eurokoa izango da, eta urteko hamabi hilabeteetako lehenengo bost egunetan ordaindu beharko dio amari. Pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera, abendutik abendura neurtuta; lehen eguneratzea 2016ko urtarrilaren batean gauzatuko da.
Aitak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.
Alabaren bizitzan sortzen diren ezohiko gastuak –zein ez baitira ekonomikoki independenteak– aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (urtero errepikatzen badira); baina beste batzuk berriz sartuko dira, eta katalogo posiblea osorik adierazteko asmorik gabe, honako hauek dira horietakoak: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundetan sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta –prestakuntza-arloan– eskolan atzeratuta egonez gero derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.
Goragoko lerroaldean zehaztutako aparteko gastuak egiteko, guraso bien adostasunezko erabakia beharko da, betiere hura egin aurretik; eta adostasunik ez bada, arazoa epailearen esku utzi beharko da, zeinak erabakiko baitu gastua bi gurasoek egin beharko duten ala ez ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Ebazpena aldekoa izango da, baldin eta alabarentzako beharrezkoa eta egokia bada gastua eta familiaren zirkunstantziekin bat badator. Premiazko diren presako gastuei dagokienez, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.
Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa amaitu egingo da alaba –adin nagusikoa edo legez emantzipatua izanik– ekonomikoki independentea izaten denean, 150. eta 152. artikuluetako amaitze-kausei kalterik egin gabe.
Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.
Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da bera izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001 274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0297 14. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».
Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatu dut.
Pedro Romero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Donostia, 2015eko irailaren 24a.
IDAZKARI JUDIZIALA.