EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2015205

EBAZPENA, 2015eko urriaren 20koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako «Jesús María Leizaola 2015» sariko epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2015-10-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201504544
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/04/16an argitaratutako 2015/03/26ko EBAZPENA [201501720]

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak euskal autonomiari buruzko ikerlanetarako «Jesús María Leizaola 2015» sarirako deia egin zuen 2015eko martxoaren 26ko ebazpenaren bidez (EHAA, 70 zk., apirilaren 16koa). Horrekin bat etorriz, eta epaimahaiak bildu eta ebazpena eman ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
«Jesús María Leizaola 2015» sariaren epaimahaiak emandako ebazpenaren berri ematea. Honako hau da:
1.– «Jesús María Leizaola 2015» saria David Mota Zurdo jaunak aurkeztutako «Un sueño americano. El gobierno vasco en el exilio y Estados Unidos (1937-1979)» lanari eta Andrés María Urrutia Badiola jaunak aurkeztutako «Lengua vasca, cooficialidad lingüística y relaciones jurídicas inter privatos. Análisis desde la perspectiva del euskera en el Derecho privado español, en el francés y en el de la Unión Europea» lanari ex aequo ematea.
2.– Ebazpen hori interesdunei jakinaraztea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.