EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2015202

EBAZPENA, 2015eko urriaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita aldatu egin dela Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduan ezarritako laguntzak finantzatzeko 2015ean esleitutako kredituen guztirako zenbatekoa. Agindu horren bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezarri ziren.

Xedapenaren data: 2015-10-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201504473
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/05/15ean argitaratutako 2015/05/14ko EBAZPENA aldatzen du [201502118]

2015eko maiatzaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 89. zenbakian argitaratu zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko maiatzaren 14ko Ebazpena, non argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez esleitzen dira 2015ean honako laguntza hauek finantzatzeko diru-baliabideak: gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko Hezibi programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduan ezarritako laguntzak. Orotara, 1.000.000 euro dira, horietatik 400.000 euro 2015eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 600.000 euro 2016ko konpromiso-kredituari.
Aipatutako ebazpenean ezarrita dago zenbateko hori handi daitekeela, kasuan kasu, baldin eta aurrekontuetan aldaketarik onartzen bada, indarreko legeekin bat, eta, aldaketarik badago, inguruabar horren berri ematen bada Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
Hezibi programa izandako parte-hartzea hasieran uste baino handiagoa izan da eta haren babespeko prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuak hasieran urte baino gehiago izan dira. Ikas-ekinezko prestakuntza estrategia baliagarri bilakatu da, aukera gehiago ematen baitie gaztei prestakuntzarako eta lanerako; aldi berean, enpresei bermatzen die langileak behar bezala prestatuta daudela ekoizpen-sistemako beharrizanak betetzeko. Hori dela eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sendotu nahi du programa horretarako laguntza, horregatik jo du beharrezkotzat gazteak kontratatu dituzten enpresek diru-laguntzetarako egindako eskaerei erantzutea, gazte horiek euren ikasketak egiten baitituzte ikas-ekinezko prestakuntzaren modalitate horretan.
Horren ondorioz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko urriaren 22ko bileran erabaki zuen laguntza hauek finantzatzeko esleitutako diru-baliabideak handitzea: gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI Programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduan ezarritako laguntzak.
Horregatik guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2015eko urriaren 22ko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela:
«Lehenengoa.– Diru-baliabideak gehitzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko urriaren 3ko Aginduan ezarritako laguntzak finantzatzeko. Agindu horren bidez, gazteek prestakuntza lanarekin txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzen dira. Diru-zenbateko hori 3231 programaren kargura esleituko da (Prestakuntza, 41. atala – Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua): 150.000 euro, 2016ko konpromiso-kredituari dagozkio.
Beraz, aipatutako laguntzak finantzatzera bideratuko den aurrekontu-kredituaren guztirako zenbatekoa 1.150.000 euro dira, eta horietatik 400.000 euro 2015eko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 750.000 euro 2016ko konpromiso-kredituari.
Hezibi programaren babesean emandako laguntzak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatu ahal izango dira, 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren barruan edo Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko EGF Programa Operatiboaren barruan».
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ondorioak.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 22a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.