EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2014202

AGINDUA, 2014ko azaroaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Hobari fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2014-11-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201504468
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Hobari fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatzeko aurkeztutako espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2014ko abuztuaren 8an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean eskabide bat sartu zen, Hobari fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko (Aitor Arrien Lesendek eta Alberto Uribarri Gonzalezek sortuta). Eskabide horren helburua da lehengao emandako beste dokumentazio bat zuzentzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan hainbat hutsez kalifikatu zen eta. Horretarako, espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak bilkura egin du, fundazioaren helburuak zilegi eta interes orokorrekoak direla eta fundazioa ekonomikoki bideragarria dela egiaztatzeko, eta 2014ko urriaren 31n fundazioa inskribatzearen aldeko txostena eman du.
Hirugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, haren estatutuen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera:
«Hobari fundazioaren helburuak dira komunikazio- eta berrikuntza-teknologia berrien erabileraz sentsibilizatzeko, zabaltzeko eta ikertzeko jarduerak sustatzea eta garatzea, irakaskuntzaren, prestakuntzaren eta ikaskuntzaren arloaz gain, gizarteko eta enpresako beste arlo batzuetan ere, kalitatearen eta ebaluazioaren estandarrei bidea emanda».
Laugarrena.– Fundazioaren estatutuen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Astelarra NQ behea, 48392 Muxika (Bizkaia). Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko du, bereziki, bere jarduna.
Bosgarrena.– Fundazioaren dotazioa, hasiera batean, hogeita hamar mila eurokoa (30.000) izan zen, baina hogeita hamahiru mila zazpiehun eta bederatzi eurora (33.709) igotzen da, haren barne izanik jabetza intelektualari loturiko eskubideak (behar den erregistroan inskribatuak eta fundazioaren eskrituran deskribatuak), zeinak eskubide osoaz ematen baitizkiote fundazioari legezko titularrek eta zeinak ordaindu diren fundazioari dotazio gisa emandako kopuruaz, 2006an, fundazioa sortzeko hasierako prozesuan, finantzazio hori adierazitako kopururaino osatuta. Haien balorazioa jasota dago txosten profesional independente batean, gainerako dokumentazioarekin batera, erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak.
Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.
Zazpigarrena.– Fundazioa eratzeko eskrituran adierazitako hasierako patronatua berriro eratzen da zuzentzeko eskritura osagarrian; eta, Karina Elisabeth Baezak segitu nahi ez duenez, erabakitzen da haren ordez Jose Angel Argintxona Gondra jartzea; beraz patronatua pertsona eta kargu hauek osatuko dute:
Patronatuko kide guztiek beren kargua onartu dute eratze-eskritura publiko berrian, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Hartarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikatzekoak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.
Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-376 erregistro-zenbakiarekin–: Hobari fundazioa, Muxika (Bizkaia), eta patronatuaren hasierako osaera, agindu honetako zazpigarren aurrekarian adierazitako pertsonek osatuta, eskritura publikoetan xedatutako terminoetan. Eskritura horiek 2016ko uztailaren 28an Gernikako Jose Maria Juanperez Iturri notarioak eta 2014ko uztailaren 29an Euskal Herriko Notarioen Elkargoko Bilboko Juan Ignacio Gomeza Villa notarioak egiletsi zituzten (715. eta 1473. protokolo-zenbakiak, hurrenez hurren).
Bigarrena.– Fundazio hori, helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 2. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 18a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.