EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2015202

EBAZPENA, 2015eko urriaren 13koa, Arartekoarena, 2015-2016 aldirako ikerketa aplikatuko beka bat ematea onartzen duena.

Organo emailea: ARARTEKOA
Xedapenaren data: 2015-10-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201504466
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/05/18an argitaratutako 2015/05/12ko EBAZPENA [201502148]

2015eko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez, Arartekoak 2015-2016rako ikerketa aplikatuko beka baten deialdia onartu zuen. Ebazpen horrek V. oinarriaren 6) atalean dioenaren arabera, eta Hautapen Batzordeak beka hautagai bati eman eta lau ordezko izendatzeko egin duen proposamenari jarraikiz, Arartekoak hauxe erabaki du:
1.– Iragarritako beka hautagai honi esleitzea:
– Izaskun Orbegozo.
2.– Bekari uko egitea edo beste hainbat gorabehera gerta litezkeela kontuan harturik, beste hautagai hauek ordezko izendatzea:
1.– Gisela Marisa Bianchi eta Brígida Ridruejo.
2.– Andrea Ruiz eta Francisco Javier de la Fuente.
3.– Aimar Rubio.
4.– Rosabel Argote eta Mikel Mazkiaran.
5.– Silvia Carrizo.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 13a.
Jarduneko Arartekoa,
JULIA HERNÁNDEZ VALLES.