EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2015201

IRAGARKIA, Honen bidez Eusko Legebiltzarreko Legelarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa prozesuaren oinarri espezifikoak ezartzen dira (10/25.01.00.0030).

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2015-10-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201504431
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2015eko urriaren 13ko erabakia betez, agintzen dut:
Lehenengo.– Deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko Legelarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesurako, 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2015eko urriaren 6ko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 142.a, 2015eko urriaren 9koa).
Bigarren.– Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Eusko Legebiltzarreko Legelarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak.
Hirugarren.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2015eko urriaren 13ko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Laugarren.– Oinarri espezifiko hauek ondorioak sortuko dituzte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 13a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.
EUSKO LEGEBILTZARREKO LEGELARIEN KIDEGOAN KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA SARTZEKO HAUTAKETA PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiaren helburua.
1.1.– Deialdi honen xedea da finkatzea Eusko Legebiltzarreko Legelarien Kidegoko plazak oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko arauak.
1.2.– Deialdiko plazak.
Legelari-plaza 1.
Atxikipena: Idazkaritza Nagusia. Zerbitzu Juridikoak.
1.3.– Legebiltzarreko Administrazioko kidegoa: Legelariak.
1.4.– Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.
1.5.– Eskatutako titulazioa: lizentziatura edo titulazio baliokidea, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren arabera, Gizarte eta Zuzenbide Zientzien adarrean, unibertsitate-irakaskuntza ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera. (Gradua Zuzenbidean, gradua Zuzenbidean / Bachelor of Laws, gradua Administrazio Publikoetako Zientzia Juridikoetan).
1.6.– Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 4, nahitaezkoa.
1.7.– Lanpostuaren eginkizun nagusiak: II. eranskinean ezarritakoak.
2.– Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea 2015eko urriaren 26an hasiko da eta 2015eko azaroaren 25ean 23:59an bukatuko da.
3.– Hautaketa-prozesuaren oinarriak.
Deialdian jarraitu beharrekoak izango dira, batetik, Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, Mahaiak 2015eko martxoaren 17an onetsiak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2015eko apirilaren 1eko 62. zenbakian argitaratuak, eta, bestetik, oinarri espezifiko hauek.
4.– Parte hartzeko eskakizunak, hautaketa-prozesuaren bilakaera eta plazaren esleipena.
4.1.– Plazarako lehiatzaileek oinarri orokorretako 3.3 oinarrian orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.
4.2.– Eskabidea, oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera, Interneten bidez bete beharko da, Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan.
4.3.– Legelarien Kidegoarentzako tasa 20 euro dira.
Tasaren ordainketa oinarri orokorretako 4.5 oinarrian aurreikusitako eran egin ahal izango da (banka elektronikoaren bidez edo sukurtsalean) honako erakunde hauetan: Kutxabank, Laboral Kutxa.
4.4.– Hautaketa-prozesua eta plazaren esleipena arestian aipatutako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiko ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.
5.– Epaimahaia.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak, oinarri orokorretako 6. oinarrian xedatutakoaren arabera.
Nolanahi ere, hauek izango dira epaimahaiko kideak: Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, mahaiburutza izango duena; Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide bat; Eusko Legebiltzarreko legelari nagusia; unibertsitateko katedradun bat; autonomia-erkidego bateko legebiltzar bateko, Gorte Nagusietako edo batzar nagusietako legelari bat; Eusko Legebiltzarreko beste funtzionario bat, Langileen Batzordeak, haren espezializazioarengatik, proposatuta, eta Eusko legebiltzarreko legelari bat, idazkari-lanetan jardungo duena.
6.– Oposizio-aldiko ariketei dagozkien arauak.
Oposizio-aldia osatzen duten ariketak ezin izango dira hasi harik eta gutxienez sei hilabete igaro arte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdia argitaratzen denetik. Lehenengo ariketaren eguna, ordua eta tokia argitara emango dira Interneten, bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearenen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan, betiere gutxienez bost egun lehenago. Argitaratu ordez, lehiatzaileei zuzenean eta modu frogagarrian jakinarazi ahal izango zaie, aurreko epe berean. Gainerako ariketak egiteko hurrengo iragarkiak jakitera emango dira lehen aipatutako Interneteko helbideetan, betiere gutxienez 48 ordu lehenago.
Ariketa guztiak izango dira derrigorrezkoak eta kanporatzaileak. Ariketa bakoitza 0 eta 50 puntu arteko puntuazioarekin kalifikatuko da. Hautaketa-prozesutik kanpora geratuko dira, dagokion ariketan, gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak. Edozein gai erantzun gabe utziz gero edo edozein gaitan epaimahaiaren irizpidez 0 puntu ateraz gero, lehiatzailea kanpoan geratuko da.
Lehenengo eta hirugarren ariketak, behin egin ondoren, lehiatzaileek agerian irakurri beharko dituzte epaimahaiaren aurrean. Beren ariketaren testua irakurtzen ez duten oposiziogileek beren eskubideak galduko dituzte. Irakurketa horretarako, epaimahaiak, betiere gutxienez bi egun lehenago, dei egingo die lehiatzaileei; lehiatzaileek ireki egin beharko dute etsaminak gordeta geratu diren gutun-azala, eta idatzi dituzten orriak irakurri.
Oposizio-aldiko proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emango ditu oposizio-aldiaren behin-behineko emaitzak ahalik eta lasterren, eta epe bat ezarriko du, gutxienez ere hiru egun baliodunekoa, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera kontatuak, egin beharreko erreklamazioak egiteko.
Lehenengo ariketa:
Izango da idatzizko azalpen bat egitea, gehienez ere sei orduz, I. eranskinean azaltzen den programako lau gairi buruz.
Bost gai aterako dira zozketaz I. ataletik V.era bitartekoetatik, biak barne, eta beste bost VI. ataletik XII.era bitartekoetatik, biak barne. Epaimahaiak bi gai aukeratuko ditu zoriz hautatutako bost gaiko bi multzo horietako bakoitzetik.
Bigarren ariketa:
Izango da ahoz azaltzea sei gai programako II. ataletik V.era bitartekoetatik (biak barne), gehienez ere 75 minutuko epean.
II eta III. ataletako 10 gai aterako dira zozketaz, eta IV eta V. ataletako beste 10. Epaimahaiak gai bat hautatuko du 10eko lehenengo multzotik, eta oposiziogileak beste bat hautatuko du. Ondoren, epaimahaiak 10eko bigarren multzoko hiru gai hautatuko ditu, eta gainerakoa oposiziogileak hautatuko du.
Sei gaiak horrela erabakirik, oposiziogileak 20 minutuko epea izango du bere azalpena prestatzeko, eta ezin izango du inolako materialik kontsultatu. Ahozko azalpena egiten ari den bitartean, aurrez prestatu duen eskemaz baliatu ahal izango da, halakorik bada.
Ariketa hau hasiko da behin lehenengo ariketaren kalifikazioak Interneten argitaratu eta ondorengo 30 egun naturalen barruan, zeinak argitara emango baitira bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan.
Hirugarren ariketa:
Bi txosten juridiko idatzi beharko dira, bata Legebiltzarreko dokumentu bat edo gehiago kalifikatzeari eta tramitatzeko onartzeari buruz, eta bestea Konstituzio edo Administrazio Zuzenbideko arazoren bati buruz. Kasu bietan, txosten horietan tratatu behar diren egitatezko kasuak eta alderdiak zein diren epaimahaiak zehaztuko du. Oposiziogileek zortzi orduko epea izango dute bi txostenak idazteko.
Ariketa egiteko, beren eskura izango dute epaimahaiak, kasua hori bada, ebazteko entregatzen duen espedientea, baita ere ohiko lege- eta jurisprudentzia-bildumak eta haien aurkibideak (datu-baseak) eta legegintzako beste edozein material lehiatzaileak berak ekartzea egokitzat jo dezakeena, baldin eta argitalpenek testuak hitzez hitz eta bestelako iruzkin edo gehigarririk gabe jasotzen badituzte. Ezein kasutan ezin izango da erabili azterlan doktrinalik, ez ekipo elektronikorik (PC, tableta, eta abar), lehiatzaileek ekarrita.
Ariketa hau hasiko da behin bigarren ariketaren kalifikazioak Interneten argitaratu eta ondorengo 30 egun naturalen barruan, zeinak argitara emango baitira bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan.
Ariketa zuzentzeko irakurtzen den bitartean, epaimahaiak eskatu ahal izango die oposiziogileei zabal ditzatela beren idazkian azaldutako irizpideak, gai edo irizpenen inguruan.
7.– Euskarako proba.
Euskarako probaren helburua izango da 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, eta oinarri orokorretako 8.2 paragrafoaren arabera egingo da.
8.– Lehiaketa-aldiaren ebaluazioari buruzko arauak.
Lehiaketa-aldiaren ebaluazioa egingo da behin oposizio-aldiko azken ariketa burutu ondoren. Epe bat irekiko da, 10 egunekoa gutxienez, ariketak gainditutako pertsonek merituen dokumentazio justifikagarria ekar dezaten. Merituak alegatu eta egiaztatuko dira oinarri orokorretako 10. oinarriak xedatutakoaren arabera. Alegatutako merituak eduki egin beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa ondorengo meritu-baremoaren arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:
a) Lanbide-esperientzia: 30 puntu.
Jurista gisako lanbide-esperientziatzat hartuko dira Eusko Legebiltzarrean eta legebiltzarretan edo beste administrazio publiko, organismo autonomo edo zuzenbide pribatuko erakunde publiko batzuetan egindako zerbitzuak, eta esperientzia horrek Legelarien Kidegoaren eginkizun eta lanetan edo eginkizun baliokideetan egiaztatua izan beharko du. Atal honetan baloratu egingo da Legelarien Kidegoari esleitutako lanak betetzeko egokitasun berezi bat erakutsiko duen lanbide-esperientzia, hala nola aholkularitza juridikoa, txosten juridikoen prestaketa eta arauen kontrola edo organo konstituzional edo estatutarioen epaiketetako defentsa esleituta dituzten funtzionario-kidegoetako kide izatea. Hilabeteko, 0,20 puntu; gehienez ere, 30 puntu.
Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak. Zenbaketa egiteko, lan egindako aldien batura egingo da, eta, behin batura egin ondoren, ez dira aintzat hartuko hilabetetik beherako zatiak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa joko da hilabetetzat.
Ezinbestekoa izango da aritu izaniko instituzio publiko edo erakundearen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagirian agertu beharko dira lanpostuaren izena, egindako lan zehatzak eta haietan aritutako aldia.
Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarrean lan egiten duten lehiatzaileek ez dute ziurtagiri hori ekarri beharrik izango instituzio horretako merituei dagokienez.
b) Graduondoko prestakuntza eta titulazio ofizialak: 10 puntu.
Baloratuko dira, gehienez ere 10 punturaino, ondoren azaltzen den baremoaren arabera, lanpostuaren eginkizunei eta lanpostu horretarako eskatutako titulazioari lotutako titulazio ofizialak eta graduondoko prestakuntza:
– Doktorea: 10 puntu.
– Unibertsitate masterra ofiziala: 7 puntu.
– Ikertze-askitasuna edo ikasketa aurreratuen diploma: 7 puntu.
– Master propioa: 6 puntu.
– Unibertsitateko especialista /aditua titulu propioa: 2 puntu.
– Doktoretza-ikastaroa (ikastaro bakoitzeko, 10 gehienera): 0,50 puntu.
– Lotura duen goi-mailako beste titulazio bat: 3 puntu.
Doktoretza-ikastaroak ez dira baloratuko erabili baldin badira doktore edo ikertze-askitasuneko edo ikasketa aurreratuen diploma lortzeko.
c) Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak: 5 puntu.
Baloratu egingo da prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak egitea eta gainditzea, betiere ikastaro horiek darabiltzaten gaiek zuzeneko lotura dutenean legelari-lanpostuaren berezko eginkizun eta lanekin, oinarri orokorretako 10.7 oinarrian xedatutakoaren arabera. Bakar-bakarrik baloratuko dira azken 10 urteetan egindako 10 ordutik gorako iraupeneko ikastaroak, orduko 0,03 punturekin eta gehienez ere 5 punturekin; betiere puntu 1 gainditu gabe, alegatutako ikastaroko.
d) Irakaskuntza-jarduerak: 10 puntu.
Baloratu egingo dira, gehienez ere 10 punturaino, jarduera horiek darabiltzaten gaiek zuzeneko lotura dutenean legelari-lanpostuaren berezko eginkizun eta lanekin, eta ondoren zehazten den baremoaren arabera:
– Katedraduna unibertsitateko fakultate edo eskolan Konstituzio Zuzenbidean, Administrazio Zuzenbidean (urteko): 3 puntu.
– Katedraduna unibertsitateko fakultate edo eskolan Zuzenbideko beste gai batzuetan (urteko): 2 puntu.
– Irakasle titularra edo elkartua unibertsitateko fakultate edo eskolan (urteko): 1 puntu.
– Ikastaroak, jardunaldiak edo mintegiak ematea prestakuntza-zentro ofizialetan (orduko): 0,10 puntu.
e) Zientzia-jarduerak eta ezagutza zabaltzekoak: 5 puntu.
Baloratu egingo dira, gehienez ere 5 punturaino, zientzia-lanak argitaratzea, txostenak aurkeztea, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak legelari-lanpostuaren eginkizunekin lotura dutenean.
f) Hizkuntzak: 3 puntu.
Baloratu egingo dira ingeles, frantses eta alemaneko titulu edo ziurtagiriak, gehienez ere 3 punturekin guztira, ondorengo baremoaren arabera:
– C2 maila 3 puntu
– C1 maila 2 puntu
– B2 maila 1 puntu
9.– Azken kalifikazioa eta berdinketa-hausteko irizpideak.
9.1.– Azken kalifikazioa.
9.1.1.– Oinarri orokorretan xedatutakoaren arabera, lehiatzaile bakoitzaren azken kalifikazioa oposizio-aldian eta merituen balorazioan lortutako puntuazioen baturak zehaztuko du.
9.1.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak argitara emango dira Interneten, bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan. Kontsultak egitekoz helbide horien bitartez, sartu beharko da NANaren zenbakia eta eskaeraren erreferentzia-zenbakia.
9.2.– Berdinketa hausteko irizpideak.
9.2.1.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4.a artikulua aplikatuz, ulertuko da lehiatzaileek gaitasun bera dutela berdinketa ateratzen denean hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan, hau da, behin proba guztiak egin eta baloratu eta dagozkion merituak batu ondoren.
9.2.2.– Berdinketa gertatuz gero, lehentasun-ordena ezarriko da ondorengo irizpideei jarraiki, bata bestearen ondotik:
1.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldian.
2.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko hirugarren ariketan.
3.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko bigarren ariketan.
4.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko lehenengo ariketan.
5.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena lanbide-esperientziagatik.
6.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena lehiaketa-aldian.
7.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena graduondoko prestakuntzan eta titulazioetan.
8.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena irakaskuntza-jardueretan.
9.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena zientzia-jardueretan eta ezagutza zabaltzekoetan.
10.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroetan.
11.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena hizkuntzetan.
I. ERANSKINA
LEGELARIEN KIDEGOA GAI ZERRENDA
I. Zuzenbidearen teoria orokorra (13 gai).
1.– Zuzenbidearen iturrien teoria orokorra. Iturriak Espainiako ordenamendu juridikoan: zerrenda eta antolamendu hierarkikoa.
2.– Arau juridikoa. Kontzeptua eta egitura. Arau motak.
3.– Legea: kontzeptu materiala eta formala; betekizunak eta motak.
4.– Ohitura, Zuzenbidearen bigarren mailako eta autonomiadun iturri gisa; motak; ohituraren froga. Zuzenbidearen printzipio orokorrak; funtzioak. Jurisprudentzia: haren balioa. Autoreen doktrina.
5.– Sistema juridiko desberdinak: sistema erromatar-germanikoa; Common Law sistema.
6.– Arau juridikoen aplikazioa eta interpretazioa: kontzeptua, motak, osagaiak eta erregelak. Ekitatea. Analogia.
7.– Arau juridikoen eraginkortasuna. Lurralde-, pertsona- eta gai-esparrua. Arauen indarraldia; isilbidezko indargabetzea. Zuzenbide iragankorreko arauak. Atzeraeraginik ezaren printzipioa.
8.– Harreman juridikoaren subjektua. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Nortasunaren eskubideak.
9.– Pertsona juridikoak: izaera eta motak. Pertsona publikoak eta pribatuak.
10.– Harreman juridikoak. Subjektu pribatuen arteko harremanak eta subjektu publikoen eta pribatuen artekoak.
11.– Eskubide subjektiboa. Egoera juridiko subjektiboak.
12.– Eskubideen tutoretza juridikoa. Autotutoretza eta tutoretza jurisdikzionala. Akzio-eskubidea.
13.– Zigor juridikoak.
II. Teoria politikoa eta konstituzio-historia (21 gai).
14.– Estatu modernoaren jatorria. Monarkia nazionalak. Subiranotasunaren ideia. Absolutismoaren teoria politikoa. Estatu-aparatua absolutismoan.
15.– Nazioaren ideia. Nazioa entitate soziologiko gisa eta politikaren subjektu gisa. Nazioaren kontzeptu juridikoak eta soziologikoak.
16.– Estatua. Estatu motak eta estatu erak. Estatuaren osagaiak. Estatua eta erregimen politikoa.
17.– Estatuaren egitura. Estatu baterakoiak eta estatu federalak. Nazio-estatuaren teoria. Estatu konfederala. Estatu federala. Eskualde-estatua. Autonomien estatua.
18.– Estatu Batuetako konstituzio-sistema. Ideia politikoak Amerikaren independentzian. Presidentea eta Kongresua. Batasuneko eta estatuetako botereak. Cheks and balances sistema.
19.– Britainia Handiko konstituzio-sistema: Koroa, Kabinetea eta Parlamentua. Botere-itzultzea eta erakunde kontsonazionalak (Eskozia, Gales, Ipar Irlanda).
20.– Italiako eskualde-sistema. Estatutu arruntak eta araubide berezikoak. Eskualdeen eskumenak eta erakundeak.
21.– Alemaniako sistema federala. Landetako konstituzioak. Landen eskumenak eta erakundeak.
22.– Estatu liberala. Jatorria eta bilakaera historikoa. Printzipio ideologikoak eta egiturazkoak. Erakundeak. Lehenengo konstituzio-testuak.
23.– Zuzenbide-estatu soziala eta egungo konstituzionalismoa. Doktrina politiko klasikoen bilakaera. Politika-zientziaren eta Konstituzio Zuzenbidearen joera berriak.
24.– Alderdi politikoak. Kontzeptua. Justifikazio teorikoa. Alderdien funtzioak egitura demokratiko-liberalean. Motak. Alderdi-sistemak. Zuzeneko interes-ordezkaritza: presio-taldeak. Alderdi politikoen finantzaketa eta haren kontrola. Bereziki, Espainiako finantzaketa-sistema.
25.– Demokrazia zuzeneko instituzioak. Erreferenduma eta plebiszitua. Herri-ekimena. Zuzeneko demokraziako beste mekanismo batzuk.
26.– Hauteskunde-sistemak. Gehiengoko sistemak, sistema proportzionalak eta sistema mistoak. Hauteskunde-sistemaren eragina indar politikoetan.
27.– Sozialismoa. Teoria politikoa. Estatu sozialistak: konstituzionalismoa eta erakundeak. Krisia eta haren ondorioz estatu sozialistak desagertzea Europan.
28.– Faxismoa. Pentsaera politikoa eta esperientzia historikoak. Autoritarismoa gaur egun. Arrazismoa eta xenofobia.
29.– Estatu liberalaren jatorriak Espainian. Konstituzio-ideia; 1812ko Konstituzioa.
30.– Konstituzionalismo liberal zibila: 1834ko Errege Estatutua; 1837ko eta 1845eko konstituzioak. Konstituzionalismo liberal politikoa, 1869 eta 1876.
31.– Konstituzionalismo demokratikoa: 1931ko Konstituzioa eta 1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua. Legezkotasun konstituzionalaren haustura: Francoren diktadura eta konstituzionalismoaren demokrazia-eskakizuna.
32.– Konstituzioaren kontzeptua. Hitzaren adiera-aniztasuna. Konstituzioaren adiera formala eta esanahi ideologikoa. Kritika historikoak eta ideologikoak eta egungo planteamenduak. Konstituzioen sailkapena.
33.– Konstituzioa arau positibo gisa. Konstituzioen edukia.
34.– Konstituzioaren aldagaiztasuna. Konstituzio-erreformarako prozedurak. Erreformarako mugak. Dakartzan arazo juridikoak. Konstituzioaren defentsa.
III. Konstituzio eta Estatutu Zuzenbidea (42 gai).
35.– Espainiako 1978ko Konstituzioa. Ezaugarriak, oinarrizko edukia, egitura eta printzipio konstituzionalak. Balio nagusiak. Konstituzio-erreformarako prozedura.
36.– Konstituzioa arau juridiko nagusi gisa. Konstituzionaltasun-blokea. Konstituzioaren interpretazioa. Ordenamendu juridikoaren egitura.
37.– Iturri-sistema Konstituzioan (I): lege organikoak. Autonomia-estatutuak.
38.– Iturri-sistema Konstituzioan (II): lege arrunta. Konstituzioaren 150. artikuluan aurreikusitako legeak.
39.– Iturri-sistema Konstituzioan (III): autonomia-erkidegoen legegintza-ahala. Estatuaren legeekiko artikulazioa: eskumen-printzipioa. Legegintza-ahal autonomikoaren mugak.
40.– Iturri-sistema Konstituzioan (IV): lege-indarra duten Botere betearazlearen xedapenak. Lege-dekretuak. Legegintzako dekretuak.
41.– Iturri-sistema Konstituzioan (V): erregelamenduak egiteko ahala. Zuzenbidearen beste iturriak.
42.– Nazioarteko ordenamendu juridikoaren eragina Konstituzioak ezartzen duen iturri-sisteman. Nazioarteko eta nazioz gaindiko Zuzenbideko arauen balioa. Nazioarteko tratatuak: balioa eta onesteko prozedurak. Giza eskubideen arloko nazioarteko tratatuak. Europar Batasuneko Zuzenbidea eta Konstituzioa.
43.– Zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa 1978ko Konstituzioan. Printzipio informatzaileak. Botere publikoak eta herritarrak Konstituzioaren mende egotea. Herritarren eta haiek osatzen dituzten taldeen askatasuna eta berdintasuna sustatzea. Honako printzipio hauek: legezkotasuna, arauen arteko hierarkia, arauen publikotasuna, xedapen zehatzaileen atzeraeraginik eza, segurtasun juridikoa, erantzukizuna eta botere publikoen nahierakeriaren debekua.
44.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (I). Kontzeptua eta motak. Arau-bermeak. Titulartasuna. Mugak, Eraginkortasuna. Interpretazioa. Eginbeharrak.
45.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (II). Berdintasuna. Edukia. Bereizkuntza legitimoa eta diskriminazioa. Botere publikoen ekintzarentzako mugak. Diskriminazio-eragile direla susmarazten duten kategoriak.
46.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (III). Babes judizial eraginkorra izateko eskubidea. Edukia eta irismena.
47.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (IV). Arlo pertsonaleko eskubideak. Bizitza eta osotasun fisiko eta moralerako eskubidea. Erlijio- eta pentsamendu-askatasuna. Ohorea eta norberaren irudia. Intimitatea. Komunikazioen sekretua. Informatikaren aurreko babesa. Adierazpen- eta informazio-askatasuna. Askatasun pertsonalerako eta segurtasunerako eskubidea.
48.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (V). Askatasun publikoak. Biltzeko eskubidea. Elkartzeko eskubidea. Kargu publikoetara heltzeko eskubidea eta parte hartzeko eskubidea. Eskariak egiteko eskubidea.
49.– 1978ko Konstituzioko oinarrizko eskubideak (VI). Irakaskuntza-askatasuna eta hezkuntzarako eskubidea. Unibertsitate-autonomia. Sindikatu-askatasuna. Greba-eskubidea. Jabetza-eskubidea. Enpresa-askatasuna.
50.– Eskubideak eta askatasunak etetea: alarma-, salbuespen- eta setio-egoerak. Eskubide jakin batzuk gizabanako batzuentzat etetea.
51.– Estatuburua. Konstituzioaren araberako esanahia eta motak. Konstituzio-monarkia. Monarkiaren konfigurazioa Espainiako Konstituzioan.
52.– Gobernua. Erregimen politiko desberdinetako egitura. Izendapena, iraupena eta erantzukizunak, bereziki Espainiako gaur egungo legebiltzar-erregimenari dagokionez. Gobernuko presidentea.
53.– Botere judiziala 1978ko Espainiako Konstituzioan. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Auzitegi Gorena. Botere Judizialaren antolaketa: jurisdikzio-ordenak eta instantziak.
54.– Indarrean dagoen Hauteskunde Zuzenbidea Gorte Nagusietarako eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako: Konstituzioan eta Estatutuan jasotakoak. Hautagai eta hautatzaile izateko eskubidea. Euskadiko hauteskunde-legedia. Bateraezintasuna eta hautaezintasuna. Hauteskunde-deialdiak. Hauteskunde-administrazioa, prozedura eta bermeak. Hauteskundeen kontrola.
55.– Konstituzioko eredu ekonomikoa: enpresa-askatasunaren eta merkatu-ekonomiaren babesa Konstituzioan. Barne-merkatuaren antolamendua; printzipio orokorrak eta gaiari buruzko eskumenen banaketa. Lehiaren Euskal Agintaritza. Sektore publikoa egituratzeko ereduak. Enpresa publikoa. Plangintza ekonomikoa; helburu edo xede instituzionalak. Konstituzioko mugak.
56.– Konstituzio-justizia (I). Konstituzio-justiziako sistemak. Espainiako Konstituzio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta funtzionamendua.
57.– Konstituzio-justizia (II). Konstituzio Auzitegiaren epaiak. Haien balioa eta irismena. Boto partikularrak. Konstituzio-prozesuetako prozedura-arau komunak.
58.– Konstituzio-prozesuak (I). Konstituzionaltasun-kontrola. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa. Konstituzio-kontrakotasuneko auzia. Autoauzia.
59.– Konstituzio-prozesuak (II). Eskumen-gatazkak. Autonomia-erkidegoen egintza eta ebazpenen aurkaratzea. Konstituzio-organoen arteko gatazkak. Tributuei buruzko foru-arauak aurkaratzeko prozedurak. Foru-autonomiaren eta toki-autonomiaren defentsako gatazkak.
60.– Konstituzio-prozesuak (III). Konstituzio-babesaren errekurtsoa. Betekizun prozesalak. Tramitazioa. Egintza etetea. Epaiaren edukia.
61.– 1979ko Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren aurrekari historikoak. Estatutuaren aldeko mugimendua. Proiektuak. 1936ko Estatutua. Euskadiko aurreautonomiaren araubidea.
62.– Eskubide historikoak 1978ko Konstituzioan. Lehen xedapen gehigarria. Eskubide historikoen berme instituzionala. Konstituzio Auzitegiaren interpretazioa.
63.– 1979ko Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Egitura, oinarrizko edukiak eta funtsezko printzipioak. Haren zurruntasuna: erreformatzeko prozedura. Autonomia-erkidegoen arteko hitzarmenak.
64.– Lurraldea eta biztanleria Euskal Autonomia Erkidegoa eratzeko osagai gisa. Auzotasuna. Euskaldun izaera politikoa. Hizkuntza ofizialak: euskara Estatutuan.
65.– Lehendakaria: erakunde-mailan duen tokia. Hautatzea, kargu-uztea eta eginkizunak.
66.– Eusko Jaurlaritza: egitura, antolaketa eta funtzionamendua. Erantzukizuna.
67.– Euskadiko lurralde historikoak. Antolaketa eta eskumenak. Hauteskunde-araubidea. Batzar nagusiak eta foru-aldundiak. Eskumen-banaketa erakunde erkideen eta foru-organoen artean.
68.– Eusko Legebiltzarraren organo mandatudunak: Arartekoa eta Herri Kontuen Euskal Epaitegia. Eratzeko modua eta funtzioak. Gatazkak arbitraje bidez konpontzea: Ebazpen Batzordea.
69.– Euskadiren eskumenen tipologia. Eskumen esklusiboak. Lege-garapenerako eskumenak. Exekuzio-eskumenak.
70.– Euskadiren eskumena segurtasun publikoaren eta segurtasun pribatuaren arloan. Ertzaintzaren araubide juridikoa. Segurtasun Batzordea. Babes zibila. Espetxe-sistema.
71.– Euskadiren eskumenak hezkuntzan, unibertsitatean eta kulturan. Gizarte-komunikabideak.
72.– Euskadiren eskumenak justizia-administrazioari buruz. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Beste berezitasun batzuk. Eskumenak.
73.– Euskadiren eskumenak osasunean, gizarte-segurantzan, gizarte-zerbitzuetan, lanean eta lan-harremanetan. Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak.
74.– Euskadiren eskumenak lurraldearen antolamenduan, ingurumenean, azpiegituretan, garraioetan, uraren arloan eta obra hidraulikoetan. Nekazaritza eta abeltzaintza. Industria, merkataritza eta turismoa.
75.– Euskadiren eskumenak Zuzenbide zibilean, elkarte eta fundazioetan, zuzenbide publikoko korporazioetan eta tituludun lanbideetan, balio-merkatu eta kontratazio-zentroetan eta erregistro publikoetan. Kreditu-erakundeak eta aurrezki-kutxak.
76.– Legegintzarako eskuordetzea Euskadin. Legegintzako herri-ekimena eta lurralde historikoen legegintza-ekimena: eremua eta prozedura.
IV. Legebiltzar Zuzenbidea (35 gai).
77.– Legebiltzarraren funtzioak. Bilakaera. Parlamentarismoaren ezaugarriak demokrazia garaikideetan.
78.– Legebiltzarra, alderdiak eta gizarte zibila. Alderdi-estatuaren teoria. Ordezkaritza-mandatua, haren oinarriaren legitimitatea eta beraren aurkaratzea.
79.– Legebiltzarraren egitura. Ganbera bakarreko eta bi ganberako erabidea konstituzio-sisteman. Bigarren ganberak Zuzenbide konparatuan. Bereziki, Gorte Nagusiei dagokienez.
80.– Eusko Legebiltzarra: osaera, funtzioak, antolaketa eta funtzionamendua.
81.– Legebiltzar Zuzenbidearen iturriak. Erregelamendua; beste iturri batzuk. Legebiltzar-ohiturak eta -aurrekariak. Legebiltzar Zuzenbidearen interpretazioa.
82.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Izaera juridikoa. Egitea eta erreformatzea. Egitura. Erregelamenduaren interpretazioa.
83.– Ganberak biltzeko deialdia: autodeialdia eta deialdi automatikoak edo beharrezkoak. Aldizkako bilerak eta bilkura-aldiak. Diputazio Iraunkorra.
84.– Bilkurak: motak. Egun eta ordu baliodunak. Gai-zerrenda: prestaera eta esanahia. Quoruma eta motak. Epeak zenbatzea eta presakotzat jotzea. Dokumentu-erregistroa.
85.– Ganberak eratzea. Kredentzialak. Bateraezintasunak. Legebiltzarkideek uko egitea eta legebiltzarkideak ordezkatzea.
86.– Eusko Legebiltzarreko kideen estatutu juridikoa. Legebiltzar-abantailak. Legebiltzarkideen eskubide eta eginbeharrak. Legebiltzarkideentzako zehapenak.
87.– Ganberen gobernu-organoak. Sistema nagusiak. Legebiltzarreko Lehendakaritza. Mahaia: garrantzia eta izaera; hautatzea eta funtzioak. Bozeramaileen Batzordea.
88.– Legebiltzar-taldeak eta haien izaera juridikoa. Eratzea eta estatutua. Ganberen funtzionamenduan duten eragina. Talde Mistoa.
89.– Legebiltzar-batzordeak: funtzioak, motak eta osaera. Lantaldeak. Legebiltzarreko taldeartekoak.
90.– Ganberen Osoko Bilkura. Esanahi orokorra. Comittee of the Whole House erakundea. Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkura.
91.– Legebiltzar-egintzak: teoria orokorra. Legegintzako egintzak eta legegintzaz bestekoak. Legebiltzar-egintzen aurkako errekurtsoak; barne-errekurtsoak; Konstituzio Auzitegiko eta auzitegi arruntetako errekurtsoak.
92.– Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozedura. Legegintza-ekimena. Agerraldiak. Zuzenketak. Lege-proiektu eta -proposamenak erretiratzea. Presako prozedura.
93.– Legegintza-prozedura bereziak. Prozedura laburtu eta deszentralizatuak. Beste prozedura berezi batzuk.
94.– Legebiltzar-eztabaida. Sistemak. Hitz egiteko txandak; lehendakariaren etenak: arrazoiak; taldeek edo legebiltzarkideek atera ditzaketen gaiak. Legebiltzar-oztopatzea. Legebiltzar-adeitasuna.
95.– Botazioak. Egiteko moduak. Dei gabeko eta dei bidezko botazioak. Botoa emateko hurrenkera. Sistema arruntak eta bereziak. Berdinketak.
96.– Legeak onestea. Berretsi, promulgatu eta argitaratzea. Arlo horretan indarrean dagoen Zuzenbidea.
97.– Legebiltzarraren funtzio ekonomikoak. Jatorria eta bilakaera. Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren lege-proiektua tramitatzeko prozedura. Kredituak gehitzea edo sarrerak murriztea dakarten zuzenketak eta lege-proposamenak. Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak.
98.– Informazioa ganberetan. Informazio-tresnak: inkestak eta informazio publikoak. Hearingnen sistema. Informazio-bilkurak. Azterketa-batzordeak. Ikerketa-batzordeak.
99.– Legebiltzarkideek informazioa jasotzeko eta dokumentazioa eskuragarri izateko duten eskubidea. Goi-kargudun eta funtzionarioen agerraldiak.
100.– Gobernuaren erantzukizun politikoaren ohiko prozedurak: lehendakaria hautatzea, zentsura-mozioa eta konfiantza-arazoa.
101.– Ganberen galdeketa-eskubidea: interpelazioak eta galderak.
102.– Politika- eta gobernu-ekintza sustatzeko legebiltzar-prozedurak: Gobernuaren komunikazioak; politika orokorreko eztabaidak; legez besteko proposamenak eta ebazpenak; legegintza eskuordetuaren kontrol parlamentarioa; lege-dekretuen kontrola.
103.– Eusko Legebiltzarraren harremanak konstituzio-organoekin. Ekimenak Gorte Nagusietan, Estatuko Gobernuan eta Konstituzio Auzitegian tramitatzeko legebiltzar-prozedurak. Euskadi ordezkatzen duten senatariak izendatzea. Eusko Legebiltzarrak beste organo batzuetako bere ordezkariak izendatzeko prozedura orokorra. Arartekoarekiko harremanak.
104.– Legebiltzarraren agintaldiaren iraungipena. Legebiltzarra desegiteko eskubidea. Moduak eta eraginak.
105.– Legebiltzarraren finantza-autonomia. Aurrekontua onetsi eta gauzatzea. Legebiltzarraren antolaketa- eta administrazio-autonomia. Legebiltzar Administrazioaren egintzak.
106.– Eusko Legebiltzarraren barne-araubidea: Pertsonalaren Estatutua. Oinarrizko ezaugarriak. Sartzea eta uztea. Egoerak. Eskubideak, eginbeharrak eta bateraezintasunak. Diziplina-araubidea. Legebiltzar-egintzen kontrola langile arloan. Legegintza-teknikako laguntza: Eusko Legebiltzarreko legelarien eginkizunak. Aholkularitza tekniko juridikoa, jurisdikzio-organoetan eta Konstituzio Auzitegian ordezkatu eta defendatzea. Legelari nagusia. Legebiltzar Administrazioaren Zuzendaritza-eginkizunak.
107.– Hizkuntza ofizialen erabilera Eusko Legebiltzarrean. Erregelamenduko arauketa. Euskararen erabileraren hizkuntza-normalizazioa Administrazioan. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna.
108.– Legebiltzarreko eztabaiden erreprodukzioa. Bilkura-egunkariak eta aldizkari ofizialak. Herritarrek eskuragarri izatea legebiltzar-informazioa. Gardentasun-arauak Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduan.
109.– Araugintza-teknika (I). Planteamendu doktrinalak eta arauketa positiboak. Araugintza-teknikako jarraibideak: izaera eta edukia. Joera berriak arauen premia, bideragarritasuna eta eraginkortasuna egiaztatzeko. Izaera orokorreko xedapenak egiteko prozedura Euskadin.
110.– Araugintza-teknika (II). Arauen argitasun semantikoa: arauetako hizkuntza eta hizkuntza arrunta. Oinarrizko kontzeptu juridikoen harmonizazioa. Testu elebidunak. Arauen eduki homogeneo eta osoa. Testuak kodifikatzea eta eguneratzea.
111.– Araugintza-teknika (III). Arauen egitura formala. Arauak ordenamendu juridikoan txertatzea: erregela materialak eta erregela formalak.
V. Administrazio Zuzenbidea (32 gai).
112.– Administrazio publikoa. Administrazioa eta Estatuaren funtzioak. Administrazioa eta Estatuaren botereak. Administrazioa eta Gobernua. Administrazio Zuzenbidearen kontzeptua eta izaera juridikoa. Zuzenbide pribatuko administrazio-jarduna.
113.– Administrazio-erregelamendua. Kontzeptua eta justifikazioa. Baliozkoa izateko baldintzak. Banakako indargabetze-ezintasunaren printzipioa. Erregelamendu motak. Legez kontrako erregelamenduak. Autonomia-erkidegoen eta beste erakunde publikoen erregelamenduak.
114.– Harreman juridiko-administratiboa. Administrazio publikoen nortasun juridikoa. Estatuko Administrazioa. Autonomia-erkidegoak. Erakunde publikoen tipologia. Erakunde publikoen gaitasun juridikoa.
115.– Administratua eta haren gaitasun juridikoa. Eskubide publiko subjektiboak eta administrazio-ahalak. Eskubide subjektibo baldintzatuak eta interesak.
116.– Administrazioaren legezkotasunaren printzipioa. Ahalak legez ematea. Ahal arautuak eta eskumenekoak. Eskumenekotasunaren kontrola.
117.– Administrazio-prozedura erkidea eta herritarrek zerbitzu publikoak eskuragarri izatea bide elektronikoz: printzipio orokorrak, interesdunak, abstenitzea eta errekusatzea. Herritarren eskubideak. Administrazio-erregistroak. Herritarrek zerbitzu publikoak eskuragarri izatea: printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak administrazio publikoekin harremanak bide elektronikoz izateko.
118.– Administrazio-prozedura erkidea eta herritarrek zerbitzu publikoak eskuragarri izatea bide elektronikoz. Administrazio-prozeduraren faseak. Hasiera, antolamendua, instrukzioa eta administrazio-prozeduraren amaiera.
119.– Administrazio-egintza: kontzeptua eta motak. Egintza politikoak eta egintza eskumenekoak. Administrazio-egintzaren osagaiak. Administrazio-egintzen eraginkortasuna. Administrazio-isiltasuna.
120.– Deuseztasunen teoria Administrazio Zuzenbidean. Administrazio-egintzen erabateko edo zuzenbide osoko deuseztasuna. Administrazio-egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Deuseztagarritasuna. Errebokatzea.
121.– Gardentasuna eta gobernu ona. Gardentasunaren printzipio orokorrak. Aplikazio-eremua. Publikotasun aktiboa. Informazio publikoa eskuratzea. Sektore publikoko informazioa berrerabiltzea. Gobernu onaren printzipio orokorrak. Zerbitzu-kartak.
122.– Datu pertsonalen babesa: xedea, printzipioak, pertsonen eskubideak eta fitxategiak. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren funtzioak eta datuak babesteko erregistroa. Kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak; bereziki, informazio-eskubidea datuak biltzean, sekretua gordetzeko eginbeharra eta datu-komunikazioa.
123.– Emakumeen eta gizonen berdintasuna. Euskal botere publikoen jarduna arautu eta gidatu behar duten printzipio orokorrak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Araudian eta administrazio-jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
124.– Ondasun publikoen teoria orokorra: jabari publikoa; ondare-ondasunak; herri-ondasunak; ondare nazionala. Euskadiren ondarea: osatzen duten ondasunak. Ondasunak eskuratzea, besterentzea eta lagatzea. Euskadiren ondarea atxikitzea eta desatxikitzea eta defendatzea.
125.– Nahitaezko desjabetzea: desjabetze-ahala eta prozedura; bermeak.
126.– Administrazioaren ondare-erantzukizuna. Justizia Administrazioaren funtzionamenduaren ondoriozko erantzukizuna. Estatu legegilearen erantzukizuna.
127.– Administrazioak esku hartzeko teknikak: baimena; emakida; eskubide-mugatzea; nahitaezko prestazioak; eginbeharrak eta zamak; zigorrak.
128.– Administrazio publikoen laguntzen eta diru-laguntzen araubidea. Xedea eta helburua. Diruz laguntzearen printzipioak eta mugak. Diru-laguntzen eta laguntza publikoen onuradunak. Emateko oinarri arautzaileak eta prozedurak. Diru-laguntzen justifikazioa. Diru-laguntzak eta laguntzak itzultzea.
129.– Administrazio-kontratuak: administrazio-kontratuak eta Administrazioaren kontratu pribatuak indarrean dagoen ordenamenduan. Kontratazio-prozedura. Kontratazioaren bermeak.
130.– Administrazio-kontratuen amaiera. Betetzea. Deuseztasuna. Desegitea. Kontratua lagatzea eta azpikontratua.
131.– Administrazioarekiko auzibide-jurisdikzioa. Indarrean dagoen sistema. Jurisdikzioaren hedadura eta mugak: alderdiak. Postulazioa. Administrazioaren defentsa.
132.– Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Prozedura. Epaia. Epaien aurkako errekurtsoak. Konstituzioaren 53.2 artikuluan aurreikusitako prozedura berezia.
133.– Administrazio publikoaren organoak. Motak. Izaera juridikoa. Organoen arteko harremanak.
134.– Administrazio publikoen arteko lankidetza: sektore-konferentziak, lankidetza-hitzarmenak, partzuergoak. Toki Administrazioarekiko eta Europar Batasunarekiko harremanak.
135.– Administrazio-antolaketaren printzipio juridikoak: eskumena. Administrazio-hierarkia. Koordinazio-printzipioa.
136.– Funtzionario publikoak (I). Kontzeptua eta motak. Funtzionarioaren eta Administrazioaren arteko harremanaren izaera juridikoa.
137.– Funtzionario publikoak (II). Hautaketa, prestakuntza eta administrazio-karrera. Funtzionarioen egoera juridikoak. Eskubideak eta eginbeharrak. Funtzionarioen erantzukizuna; motak: penala, zibila eta administratiboa. Funtzionario-harremana amaitzeko moduak. (Bereziki, Euskadin indarrean dagoen zuzenbideari dagokionez).
138.– Estatuaren Administrazioa. Estatuaren Administrazioaren organo zentralak. Ministro Kontseilua. Gobernuaren batzorde eskuordetuak. Presidentea, presidenteordea eta ministroak. Estatuko Administrazio orokorreko beste goi-kargudunak eta goi-mailako organoak eta Zuzendaritzakoak. Estatuaren Administrazio periferikoa: Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkariak eta ordezkariordeak.
139.– Estatu Kontseilua. Aurrekariak, bilakaera eta antolaketa. Eskumena; prozedura. Kontsulta-egintza eta haren balio juridikoa. Kontsulta-organo autonomikoak; bereziki, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.
140.– Autonomia-erkidegoen antolaketa. Autonomia-erkidegoetako Administrazioaren lurralde-antolaketa.
141.– Toki Administrazioa indarrean dagoen legedian. Toki-erakunde motak. Udalerria. Haren eskumenei buruzko ideia orokorra. Udal-agintari eta -erakundeak. Bereziki, Autonomia Erkidegoak eta bertako foru-erakundeek Euskadiko Toki Administrazioan dituzten eskumenei dagokienez.
142.– Probintzien antolaketa eta administrazioa. Probintziako agintari eta erakundeak. Toki-erakundeen ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak.
143.– Erakunde Administrazioa. Administrazio horren tipologia. Erakunde publikoak, bereziki Estatuaren agentziak. Beren jardueran zuzenbide pribatuaren mende dauden zuzenbide publikoko entitateak. Sozietate publikoak. Administrazio independenteak eta haien problematika konstituzionala. Erakunde Administrazioa Euskadiko ordenamendu juridikoan.
VI. Nazioarteko eta Europar Batasuneko Zuzenbidea (14 gai).
144.– Nazioarteko subjektuei buruzko teoria orokorra. Nazioarteko erakundeen nortasun juridikoaren arazoa. Gizabanakoa Nazioarteko Zuzenbidearen aurrean. Estatuak. Nazioarteko egintza juridikoak; bereziki, tratatuen Zuzenbidea.
145.– Nazioartea. Nazioarteko erakundeak: kontzeptua eta motak. Nazioarteko erakundeen egitura. Nazio Batuen Erakundea: egitura eta funtzioak. Eskualdeko erakundeak. Europako Kontseilua: egitura eta funtzioak. Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundea. Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea.
146.– Giza eskubideen nazioarteko babesa: Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta geroztikako itunak. 1950eko Erromako Hitzarmena. Europako Kontseilua eta Giza Eskubideen Europako Auzitegia. NBEko Giza Eskubideen Kontseilua. Asilo-eskubidea, atzerritartasuna eta aberrigabeen egoera juridikoa. Nazioarteko Justizia Auzitegia.
147.– Europar Batasuna: erakunde-sistema, ezaugarri orokorrak. Europar Batasunari eskumenak esleitzeko sistema eta estatu kideen eskumenak. Organoak: Kontseilua eta Batzordea. Antolaketa, funtzionamendua eta eskumenak. Kontseilu Europarra.
148.– Europako Parlamentua. Jatorriak, osaera eta funtzioak.
149.– Ekonomia- eta diru-politika. Euroa. Ecofin. Europako Banku Zentrala. Europako Inbertsio Bankua. Kontuen Auzitegia.
150.– Europar Batasuneko legegintza-prozedura. Legegintza-prozedura bereziak.
151.– Europar Batasuneko Zuzenbidearen iturriak: jatorrizko zuzenbidea, zuzenbide eratorria, zuzenbide osagarria eta beste iturri batzuk. Bereziki, Europar Batasunaren Tratatuari eta Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuari dagokienez.
152.– Europar Batasuneko Zuzenbidearen ezaugarriak: zuzeneko aplikagarritasuna eta zuzeneko eragina. Lehentasuna. Batasuneko Zuzenbidearen aplikazioa: agintari estatal eta azpiestatalen parte-hartzea. Konstituzio Auzitegiaren interpretazioa.
153.– Europako integrazio-prozesua eta Estatuko eta autonomia-erkidegoetako botereen barne-oreka. Eskumenen ordena konstituzionalaren gaineko eragin orokorrak. Autonomia-erkidegoen parte-hartzea Europar Batasunaren erabakien eraketan eta haien exekuzioan. Subsidiariotasun-printzipioa eta alerta azkarraren mekanismoa. Eskualdeetako Lantaldea.
154.– Legebiltzar nazionalak Europar Batasunean. Haien funtzioak Batasunaren erabakiak hartzeko prozesuan. Legegintza-proposamenak subsidiariotasun- eta proportzionaltasun-printzipioei egokitzen zaizkien kontrolatzea. Legebiltzar nazionalen beste funtzio batzuk.
155.– Batzordeak Europar Batasuneko Zuzenbide bateratuaz egiten duen aplikazioa kontrolatzea. Batzordearen eskudantziak. Kontrol motak: a) estatu kideen gainean; b) eragile ekonomikoen gainean. Zigorrak Batasuneko Zuzenbidea ez betetzeagatik.
156.– Justizia Auzitegiak Europar Batasuneko Zuzenbide bateratuaz egiten duen aplikazioa kontrolatzea. Errekurtso motak: kontzeptua, izaera eta prozedura. Epaitu aurreko arazoa.
157.– Europar Batasunaren politikak. Barne-merkatua. Aduana-batasuna eta salgaien zirkulazio askea. Pertsona, zerbitzu eta kapitalen zirkulazio askea. Lehiaren Zuzenbidea.
VII.– Finantza Zuzenbidea (16 gai).
158.– Administrazio publikoaren jarduera ekonomiko-finantzarioa. Ogasun publikoaren jatorria, kontzeptua eta izaera. Haren oinarri teorikoak eta metodologikoak.
159.– Tributu-boterea eta tributu-ahala. Konstituzio- eta tributu-printzipioak. Tributu-arauen aplikazio eta interpretazioa.
160.– Tributu Zuzenbidearen iturriak Espainiako Estatuan. Tributuei buruzko Lege Orokorra: esanahia eta printzipio integratzaileak. Tributuei buruzko foru-arau orokorrak.
161.– Sarrera publikoak. Kontzeptua eta motak. Espainiako tributu-sistema: ikuspegi orokorra.
162.– Zerga: kontzeptua. Egiturazko printzipioak. Zuzeneko eta zeharkako zergapetzea.
163.– Autonomia-erkidegoen finantzaketa. Printzipio orokorrak. Zerga eta Finantza Politikako Kontseilua. Autonomia-erkidegoen baliabideak. Lurralde arteko Konpentsazio Funtsa. Autonomia-erkidegoen tributu-boterea: mugak.
164.– Euskadiko Ogasuna (I): Estatutuan jasotakoa eta arau erregulatzaileak. Euskadiko Ogasun Nagusiaren sarrerak. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea. Printzipio orokorrak. Zerga-harmonizazio-, koordinazio- eta lankidetzarako ahalak. Zerga Koordinaziorako Organoa. Osaera eta funtzioak.
165.– Euskadiko Ogasuna (II): Kontzertu Ekonomikoaren araubidea ordenamendu juridikoan. Kontzertuaren izaera eta ezaugarriak. Euskadiren eta Estatuaren arteko tributu-harremanen arauketa Kontzertu Ekonomikoan; arauak eta printzipio orokorrak, zerga-harmonizazioa eta Estatuarekiko lankidetzaren printzipioa.
166.– Euskadiko Ogasuna (III): Kontzertu Ekonomikoan jasotako zergak eta haien arauketa. Foru-erakundeen araugintza-eskumenak tributu itunduei dagokienez. Lotuneak.
167.– Euskadiko Ogasuna (IV): Euskadiren eta Estatuaren arteko finantza-harremanen arauketa Kontzertu Ekonomikoan; printzipio orokorrak. Kupoa; kontzeptua eta zehazteko metodologia.
168.– Euskadiko Ogasuna (V): Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde-historikoetako erakundeen arteko harreman ekonomiko-finantzarioak. Baliabide-banaketa euskal erakundeen artean. Herri Dirubideen Euskal Kontseilua.
169.– Euskadiko Ogasuna (VI): Estatuko Administrazioaren eta euskal erakundeen arteko harremanetarako organoak Kontzertua aplikatzeko. Kontzertu Ekonomikoaren sistema Europar Batasunaren esparruan. Kontzertuaren Legea eta haren aldaketak onesteko prozedura; kupoa zehazteko eta foru-erakundeek erakunde erkideei egin beharreko ekarpenen legeak onesteko prozedura.
170.– Gastu publikoa: kontzeptua, sailkapena eta mugak. Gastuaren eragin ekonomikoak. Metodoak eta finantzaketa.
171.– Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Aurrekontu-printzipioak eta haien bilakaera. Estatuaren aurrekontu orokorrak: kontzeptua, edukia eta ordenamendu juridikoaren iturriak; aurrekontu-programazio eta -kudeaketarako printzipio eta erregelak; bereziki, aurrekontu-egonkortasunaren eta aurrekontu-programazioaren printzipioa.
172.– Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak. Arautegia. Edukia eta egitura. Egiteko prozedura. Aldaketa, exekuzioa eta likidazioa.
173.– Euskal Administrazioaren finantza-jardueraren kontrola. Motak. Barne-kontrola. Legebiltzar-kontrola. Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren kontrola.
VIII. Zuzenbide zibila (21 gai).
174.– Zuzenbidearen kontzeptua. Zuzenbide naturala eta Zuzenbide positiboa. Zuzenbide objektiboa eta subjektiboa. Zuzenbide publikoa eta pribatua.
175.– Zuzenbide zibila: bilakaera eta gaur egungo edukia. Kode Zibila eta legedi osagarria.
176.– Euskal Zuzenbide Zibila. Aurrekari historikoak, Foru Zuzenbideko lurraldeak, 1959ko Bilduma eta 1992an bilduma hori Euskal Zuzenbidean sartzea. Euskal Zuzenbide Zibilaren iturriak. Aplikazio-eremua. Euskal auzotasun zibila. Ondare-araubidearen printzipioak. Oinordetza-araubidea. Ezkontza-araubidea eta familia-harremanak haustura- eta banantze-kasuetan.
177.– Eskubide subjektiboen erabilera: moduak. Hedadura eta mugak: eskubide-abusuaren doktrina eta eskubide-talka. Eskubide-aldaketa, -transmisio eta -azkentzea. Uko egitea. Xedatzea.
178.– Egitate eta egintza juridikoak. Negozio juridikoa. Itxurazko negozioa eta negozio fiduziarioa. Negozio juridikoaren funtsezko osagaiak.
179.– Denbora eta harreman juridikoa. Preskripzioa eta motak. Preskripzio azkentzailearen kontsiderazio berezia. Iraungipena.
180.– Ondare-eskubideak. Kreditu-eskubideak eta eskubide errealak. Eskubide erreala: kontzeptua eta motak.
181.– Jabetza-eskubidea: gaur egungo irizpideak. Jabariaren edukia eta ahalmenak. Jabetza-eskubidearen babesa: erreibindikazio-akzioa: kontzeptua, ezaugarriak eta baldintzak. Jabetza deklaratzeko akzioa. Ukatze-akzioa.
182.– Edukitza: izaera juridikoa. Motak eta eraginak. Eskubide-edukitza. Edukitza eskuratzea eta galtzea. Ondasun higigarrien edukitza.
183.– Gozamen-eskubidea: kontzeptua, ezaugarriak eta motak; edukia. Gozamendunaren eta jabe soilaren eskubideak eta betebeharrak gozamen normalean. Erabilera eta biztanle-eskubideak.
184.– Zortasunak: doktrina orokorra. Zortasun pertsonal eta borondatezkoak. Legezko zortasunak.
185.– Zentsu-eskubide erreala: motak, kontzeptua eta ezaugarriak Espainiako Zuzenbidean. Azalera-eskubidea; kontzeptua eta izaera juridikoa. Ezaugarriak eta osagaiak.
186.– Berme-eskubide errealak. Bahitura: kontzeptua, eraketa, edukia eta azkentzea. Antikresia.
187.– Hipoteka: kontzeptua, ezaugarriak eta motak. Edukia eta eraginak. Hipoteka-eskubide errealaren babesa. Zordunen babesa.
188.– Jabetza Erregistroa. Hipoteka-printzipioak. Titulu eta eskubide inskribagarriak. Inskripzioa eta haren eraginak. Prebentziozko oharpenak.
189.– Betebeharra: bilakaera eta izaera. Osagaiak. Subjektuak, objektua eta lotura. Betebeharren sorburuak. Betebehar naturalak Kode Zibilean.
190.– Kontratua eta haren osagaiak. Baldintza orokorrak. Kontratuen eraginkortasunik eza. Deuseztasuna, deuseztagarritasuna, hutsaltzea eta desegitea: kausak, ezaugarriak eta eraginak.
191.– Kontratuen interpretazioa. Kontratuen sailkapena. Aurrekontratua. Hirugarrenen aldeko estipulazioak.
192.– Salerosketa-kontratua. Izaera, osagaiak eta burutzea. Jabari-erreserbarako ituna. Geroratutako prezioagatiko baldintza desegilea.
193.– Errentamendu-kontratua. Zerbitzu-errentamendua eta obra-errentamendua.
194.– Kontratuz kanpoko erruz sortutako betebeharrak. Kontzeptua eta oinarria. Haien tratamendua Kode Zibilean. Kalte morala. Erantzukizun objektiboa: kontzeptua, oinarria eta gure Zuzenbide positiboko irizpidea.
IX. Zuzenbide prozesala (6 gai).
195.– Prozesua: izaera eta oinarria. Motak. Prozesuaren funtsezko batasunaren arazoa. Konstituzioan jasotako printzipioak.
196.– Ordena jurisdikzionalak. Jurisdikzioaren azkentzea eta mugak. Eskumen-gatazkak.
197.– Prozesu zibilaren ezaugarri nagusiak. Prozesu arruntak eta bereziak. Bereziki, oinarrizko eskubideak bermatzeko prozesu zibilari dagokionez.
198.– Prozesu penalaren ezaugarri nagusiak. Prozesu arruntak eta bereziak.
199.– Epaia. Arlo zibileko eta penaleko errekurtsoak.
200.– Lan-jurisdikzioa. Izaera eta printzipio informatzaileak. Espainiako legediaren sistema. Organo jurisdikzionalak. Eskumena. Jurisdikzio militarra.
X. Zuzenbide penala (8 gai).
201.– Zuzenbide penala. Kontzeptua, edukia eta funtzioa. Zigorraren helburuak eta segurtasun-neurriaren funtzioa. Ius puniendiaren printzipio inspiratzaileak: mugak. Legezkotasun-printzipioa zigor arloan. Analogiaren debekua. Lege penala. Lege penalaren indarra denboran eta espazioan.
202.– Delitua eta haren kontzeptua teoria batzuen eta besteen arabera eta Kode Penalaren arabera. Delituen sailkapena. Delituaren teoria juridikoari buruzko ideia orokorrak: tipikotasuna, antijuridikotasuna; erruduntasuna eta graduak; egozgarritasuna.
203.– Erantzukizuna aldarazten duten inguruabarrak. Inguruabar salbuesle, aringarri eta astungarriak. Delitu-pilaketa, delitu jarraituak, ohikoak eta iraunkorrak.
204.– Zigorraren kontzeptua eta helburuak. Zigor-motak indarreko kodearen arabera. Aplikazio-erregelak. Zigor eskubide-kentzaileak. Zigorrak betetzea, kentzea eta txikitzea. Erantzukizun penala azkentzea. Preskripzioa.
205.– Delituagatiko erantzukizun zibila. Oinarria eta motak. Subjektu erantzuleak. Errurik gabeko erantzukizuna. Erantzukizun zibila azkentzea: kausak eta eraginak. Zuhurtziagabekeria zigorgarria. Falta penalak eta falta administratiboak. Non bis in idem printzipioa.
206.– Konstituzioaren aurkako delituak. Estatuko erakundeen eta botere-banaketaren aurkako delituak. Konstituzioak bermatutako oinarrizko eskubideez eta askatasun publikoez baliatzean egindako delituak. Alderdi politikoen legez kontrako finantzaketa.
207.– Administrazio publikoaren kontrako delituak. Autoritatearen eta funtzionario publikoaren kontzeptua ondorio penaletarako. Prebarikazioa eta beste portaera bidegabe batzuk. Desobeditzea eta laguntza ukatzea. Dokumentu-zaintzako desleialtasuna eta sekretu-haustea. Funtzionario-eroskeria. Influentzia-trafikoa. Bidegabeko erabilera. Iruzurra eta legearen aurkako ordainarazpenak. Debekatutako negoziazioak, eta funtzioa betetzen egindako gehiegikeriak.
208.– Ogasun publikoaren eta Gizarte Segurantzaren kontrako delituak, langileen eskubideen kontrakoak.
XI. Lan Zuzenbidea (7 gai).
209.– Lana egitate sozial eta Zuzenbidearen gai gisa. Lanaren harreman juridikoa; ezaugarri bereziak: inoren konturako lana eta menpekotasuna.
210.– Lanari buruzko konstituzio-arauak. Langileen Estatutua. Lan arloko beste xedapen batzuk. Euskadiren eskumenak lan arloan. Lanbide.
211.– Lan-kontratua: kontzeptua, izaera juridikoa, motak, forma eta iraupena.
212.– Soldata: kontzeptua eta motak. Soldata eta bestelako ordainsariak. Gutxieneko soldata. Soldata-bermeak.
213.– Langileen ordezkaritza kolektiborako eta enpresetan batzartzeko eskubideak. Sindikatuetan elkartzeko eskubidea. Gatazka kolektiboak, greba eta ugazabek lantegia ixtea. Administrazio publikoko langileek parte hartzea beren lan-baldintzen negoziazioan.
214.– Gizarte Segurantza: kontzeptua eta printzipioak. Espainiako Gizarte Segurantza sistema. Kudeaketa. Prestazioak.
215.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak. Gatazkak ebazteko prozedurak.
XII.– Merkataritza Zuzenbidea (10 gai).
216.– Merkataritza Zuzenbidearen edukia: sistemak. Merkataritza-egintza teorian eta Espainiako Zuzenbidean. Merkataritzako enpresa. Merkataritza Zuzenbidearen iturriak. Merkataritzako Kodea. Legedi berezia. Merkataritza Zuzenbidearen beste iturri batzuk.
217.– Publizitatea Merkataritza Zuzenbidean. Merkataritza Erregistroa: printzipioak eta antolaketa. Merkataritza-publizitate ofizialaren beste tresna batzuk. Enpresaburuen kontabilitatea. Liburuak eta urteko kontuak.
218.– Sozietate anonimoa. Historia eta azterketa kritiko orokorra. Espainian duen araubidea. Eratzeko moduak. Sozietate-eskritura eta estatutuak.
219.– Sozietate anonimoaren organoak. Sozietate anonimoaren araubide ekonomikoa: sozietate-ekitaldia; balantzea eta kontuak. Mozkina. Kontu-azterlaritza.
220.– Erantzukizun mugatuko sozietatea. Lan-sozietate anonimoak. Kooperatibak. Bereziki, Euskadin aplikatzekoa den araubide juridikoa.
221.– Espainiako finantza-sistemaren araubide juridikoa. Espainiako Bankua. Banku pribatuak. Kreditu ofizialaren antolaketa eta araubidea. Burtsa.
222.– Aseguru pribatuen sozietateak. Inbertsio kolektiboko erakundeak. Elkarren bermerako sozietateak. Enpresen elkarte eta batasunak.
223.– Merkataritza-betebeharrari buruzko teoria orokorra. Merkataritzako kontratuak: izaera, burutzea, forma, froga eta interpretazioa.
224.– Merkataritzako salerosketa. Aseguru-kontratua. Banku-kontratuak.
225.– Konkurtso Zuzenbidea. Aurrekari historikoak. Konkurtsoa deklaratzea eta horren eraginak. Konkurtso-administrazioa. Masa aktiboa eta pasiboa zehaztea. Konkurtso-administrazioaren txostenaren publizitatea eta aurkaratzea. Konkurtsoaren irtenbideak eta prozeduraren bukaera.
II. ERANSKINA
LEGELARI LANPOSTUAREN EGINKIZUN NAGUSIAK
– Legebiltzar osoaren, batzordeen eta lantaldeen bilkuretarako Osoko Bilkura eta Batzordeen Atalak egiten dituen lan administratiboak gainbegiratzea.
– Ekimenak legebiltzar-taldeei bidaltzea, behin Eusko Legebiltzarreko Mahaiak aztertu ondoren.
– Osoko bilkuretako eta batzorde eta lantaldeen bilkuretako gai-zerrendaren eta deialdiaren berri ematea.
– Osoko bilkuran eta batzorde eta lantaldeen bilkuretan aholkularitza juridikoa ematea.
– Lantaldeen txostenak eta batzordeen irizpenak egitea.
– Batzordeek onetsitako testuak prestatzea eta argitaratu aurretik gainbegiratzea.
– Osoko bilkuren eta batzorde eta lantaldeen bilkuren aktak egitea.
– Legebiltzarraren ordezkaritzek Legebiltzarretik kanpo joandakoan dituzten jarduerak kudeatu eta koordinatzea eta Mahaiari adieraztea.
– Legelari nagusiak edo Legebiltzarreko Mahaiak eskatutako txosten juridikoak egitea.
– Eusko Legebiltzarra eta Legebiltzarreko edozein organo ordezkatu eta aldeztea, Mahaiaren aginduz, Konstituzio Auzitegian, beste jurisdikzio-organo batzuetan eta Ebazpen Batzordean.
– Lehendakariak, Mahaiak, Osoko Bilkurak edo legelari nagusiak agindutako goi-mailako beste edozein aholkularitza-, azterketa- eta proposamen-lan edo laguntza juridikoko beste zeinahi lan.