EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2015199

IRAGARKIA, Difteria-Tetanos-Tosferina Azelularra, poliomielitis injektagarria, B motako haemophillus influenzae (DTPa-VPI-Hib) gaixotasunei aurre egiteko txertoaren 19.000 dosi eskuratzea xede duen administrazioko hornidura-kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-10-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201504405
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: 05/2016-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: Difteria-Tetanos-Tosferina Azelularra, poliomielitis injektagarria, B motako haemophillus influenzae (DTPa-VPI-Hib) gaixotasunei aurre egiteko txertoaren 19.000 dosi eskuratzea.
b) Loteak eta lote-kopurua: ez.
c) Non entregatu behar diren: Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren karatulako 10. puntuan zehaztutako lekuetan.
d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik aurrera, 2016ko abenduaren 31 arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait balorazio-irizpide aplikatuz.
d) Eskaintzak baloratzeko irizpideak administrazio klausula zehatzen pleguaren karatulako 30. puntuan ezarrita daude, zein, laburbilduta, honako hauek baitira:
Prezioa: 65 puntu.
Aurkezpena: 20 puntu.
Barra-kodea 5 puntu.
Entregatzeko epea: 5 puntu.
Iraungitze-epea: 5 puntu.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 426.170,00 euro (BEZik gabe). BEZa: 17.046,80 euro. Guztira, BEZa barne: 443.216,80 euro.
Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.065.425 euro.
5.– Bermeak.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe: 21.308,50 euro.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
b) Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 4. solairua.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Telefonoa: 945 01 91 77.
e) Telefaxa: 945 01 93 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko azaroaren 12ko 11:00ak arte jaso ahal izango dira, doan.
g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak: www.euskadi.eus/contratacion ò www.contratacion.info.
7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak:
a) Sailkapena edo kaudimen baldintzak: Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren karatulako 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko azaroaren 12a, 12:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren karatulako 29. eta 31. puntuei lotuta, Administrazio Klausula Zehatzen Pleguaren 12., 13., 14., 15., eta 16. klausuletan zehaztutakoak.
c) Non aurkeztu behar diren: iragarki honen 6. puntuan zehaztutako lekuetan.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira.
e) Aldaerarik onartu den: ez.
f) Hala badagokio, aurreikuspenen arabera, gehienez eta gutxienez zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua):
9.– «B» gutun-azala irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta, formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak.
a) Entitatea: Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 4. solairua.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2015eko azaroaren 20a.
e) Ordua: 11:00ak.
10.– Beste argibide batzuk: ez.
11.– Iragarkiaren gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2015eko urriaren 2a.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 6a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.