EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2015199

EBAZPENA, 2015eko urriaren 8koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honek antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematen duena, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Xedapenaren data: 2015-10-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201504393
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2007/11/05ean argitaratutako 2007/10/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200706005]
  • 2008/08/06an argitaratutako 2008/07/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200804636]
  • 2009/02/02an argitaratutako 2009/01/15eko EBAZPENA zabaltzen du [200900508]
  • 2009/07/28an argitaratutako 2009/07/10reko EBAZPENA zabaltzen du [200904286]
  • 2010/02/18an argitaratutako 2010/01/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201000832]
  • 2010/08/02an argitaratutako 2010/07/08ko EBAZPENA zabaltzen du [201003646]
  • 2011/03/09an argitaratutako 2011/02/11ko EBAZPENA zabaltzen du [201101267]
  • 2011/10/11n argitaratutako 2011/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201104897]
  • 2013/03/15ean argitaratutako 2013/03/01eko EBAZPENA zabaltzen du [201301393]
  • 2013/04/19an argitaratutako 2013/03/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201301897]
  • 2013/05/13an argitaratutako 2013/04/25eko EBAZPENA zabaltzen du [201302224]
  • 2013/10/03an argitaratutako 2013/09/19ko EBAZPENA zabaltzen du [201304168]
  • 2014/12/11n argitaratutako 2014/11/28ko EBAZPENA zabaltzen du [201405284]

Uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak, bere 15. artikuluan, estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoak, betetzeko jardunbide horietan ezargarria den baremo orokorra nola osatzen den zehazten du, prestakuntza eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen direla.
Bestetik, bai 1994ko abuztuaren 10eko Aginduak, bere 1.D artikuluan, bai Herri Administrazioaren Estatuko Erakundearen (INAPen) 1994ko urriaren 26ko Erabakiak, autonomia erkidegoekin bat eginez, Toki Administrazioko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroen onarpenerako eta baloraziorako irizpideak ezartzen dituzte.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2013ko uztailaren 1etik 2014ko martxoaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroak hautaketa jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balioztapena zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez balioztapen horren berri ematen da denak jakitun izan daitezen.
Hori guztia kontuan izanik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2014ko urriaren 1etik 2015eko ekainaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematea, estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko. Balioztapen hori ebazpen honen eranskinean adierazten da eta honako ebazpenak osatzen ditu: 2014ko urriaren 28koa (2014-12-11ko EHAA, 236 zk.), 2013ko irailaren 19koa (2013-10-03ko EHAA, 189 zk.), 2013ko apirilaren 25ekoa (2013-05-13ko EHAA, 90 zk.), 2013ko martxoaren 25ekoa (2013-04-19ko EHAA, 75 zk.), 2013ko martxoaren 1ekoa (2013-03-15eko EHAA, 53 zk.), 2011ko irailaren 19koa (2011-10-11ko EHAA, 194 zk.), 2011ko otsailaren 11koa (2011-03-09ko EHAA, 47 zk.), 2010eko uztailaren 8koa (2010-08-01eko EHAA, 147 zk.), 2010eko urtarrilaren 28koa (2010-02-18ko EHAA, 33 zk.), 2009ko uztailaren 10ekoa (2009-07-28ko EHAA, 143 zk.), 2009ko urtarrilaren 15ekoa (2009-02-02ko EHAA, 22 zk.), 2008ko uztailaren 15ekoa (2008-08-06ko EHAA, 148 zk.) eta 2007ko urriaren 10ekoa (2007-11-05eko EHAA, 212. zk.). Ebazpenok indarrean egoten jarraituko dute.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.