EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2015199

1783/2015 EBAZPENA, irailaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da, I. eranskinean, txanda irekian sartutako ofizialen kategoriako (gidarien lanpostu funtzionaletako) esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa. Destino horiek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan daude.

Xedapenaren zenbakia: 201501783
Xedapenaren data: 2015-09-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201504389
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/01/26an argitaratutako 2012/01/09ko 201200017 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko zituzten oinarri orokorrak onartu ziren eta 2011ko uztailaren 27ko 142. EHAAn argitaratu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 17/2012 Ebazpenaren bidez, Teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko ofizialen kategorian (gidarien lanpostu funtzionaletan) pertsonal estatutarioaren izaeraz jabetzeko hautatze-probetarako deia egin zen, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitarioetan izanik. Deialdi hori 2012ko urtarrilaren 26ko EHAAn, 18. zenbakian, argitaratu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 9ko 131/2014 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrialdean argitaratzeko agintzen da oposizioaldia gainditu duten txanda irekiko izangaien zerrenda, azken puntuazioaren arabera eta lehiaketaldiko puntuazioa eta oposizioaldiko puntuazioa bananduta, teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko ofizialen kategorian (gidarien lanpostu funtzionaletan) pertsonal estatutarioa izateko hautatze-probei dagokien puntuazioa, hain zuzen ere. Izangai horiek Osakidetzako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izango dute destinoa.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 3ko 27/2015 ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrialdean argitaratzeko agintzen da teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko ofizialen kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) dokumentazioa aurkezteko eta destinoak aukeratzeko/aldatzeko epe bat irekitzea. Hori apirilaren 9ko 131/2014 Ebazpenaren ondoren egiten da; horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrialdean aipatu kategorian txanda irekiko izangaien zerrenda argitaratzen da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren 16. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, ofizialen kategorian (gidarien lanpostu funtzionalak) izangaien behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari helarazita, web-orrialdean argitaratzeko, langileen alorrean indarrean den legediak aitortutako ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– EHAAn argitaratzeko agintzea I. eranskinean txanda irekian sartutako teknikari laguntzaile profesionalen lanbide-taldeko ofizialen kategorian (gidarien lanpostu funtzionaletan) esleipendunen izendapena, pertsonal estatutario finko gisa, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakundeetan izanik.
Bigarrena.– Esleipendunek hilabeteko epea izango dute bakoitzari dagokion destinoko lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Lehiatzaileak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentralean jabetuko dira destinoez. Horretarako, izangaiek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute, eta ekitaldi horretan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
– NAN, pasaportea edo gidabaimena edo dokumentu baliokidea Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu kideren bateko nazionalentzat, eta dokumentu mota bera langileak estatu batetik beste batera libre ibiltzeko aukera aplikatzen zaien estatuetako nazionalitatea dutenen kasuan (Europar Batasuneko Itunaren, Espainiak berretsitako bestelako itunen edo legeen arabera).
Parte hartzeko eskubidea izanik, Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek nazionalitatea egiaztatzen dien dokumentua aurkeztu behar dute eta, beste Estatu bateko nazionalitatea duen batekiko ahaidetasun-lotura izan edo haren kontura biziz gero, lotura hori dutela egiaztatzen duten dokumentuak ere bai. Era berean, ezkontidearen zinpeko aitorpen bat edo hitzemate bat aurkeztu behar dute beste ezkontideagandik eskubidez bananduta ez dagoela adierazteko eta, hala badagokio, izangaia haren kontura edo kargura dagoela adierazteko.
– Elkargoko kide izatearen egiaztagiria, deialdiko oinarri espezifikoetan hala eskatzen denean.
– Diziplina-espediente bidez, izangaia administrazio publikoetako zerbitzuetatik ez dagoela kanporatuta eta eginkizun publikoetarako ez dagoela ezgaitua adierazten duen zinpeko aitorpena edo hitzematea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, Espainiako Estatuari buruzko aitorpenaz gain, zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu behar dute, esanez ez daudela eginkizun publikoetarako gaitasunez gabetuta edo antzeko egoera batean, eta orobat haien Estatuan, baldintza beretan, funtzio publikora sartzea eragozteko moduko diziplina-zehapen edo baliokiderik ez dutela.
– Destinoa normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa egiaztatzen duen azterketa medikoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Prebentzio Zerbitzuak emana.
Hirugarrena.– Emandako epe horretan aipatutako agiriekin bertaratzen ez direnak edo agiri horiek aztertuta antzematen bada betebeharren bat betetzen ez dutela, ezingo dira jabetu esleitu zaien langile estatutarioaren destinoaz. Ondorioz, deuseztatuta geratuko dira jarduerak, eta hori ez da eragozpena izango hasierako eskabidean faltsukeriaren bat jartzeagatik izan dezaketen erantzukizuna eskatzeko.
Era berean, interesatuei jakinarazten zaie lanpostuaz jabetzeko ekitaldira dagokion epearen barruan edo, hala badagokio, emandako luzapenean, aurkeztu ezean, galdu egingo dituztela hautaketa-probei buruzko ebazpenetan aitortu zitzaizkien eskubideak.
Lehenago ezarri bezala, destinoaz jabetzen diren izangaiak eginbide hori bete eta hurrengo egunean hasiko dira lanean, dagokien zerbitzu sanitarioetako erakundean.
Laugarrena.– Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 22. atalean ezarritakoan oinarrituta, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.