EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2015199

EBAZPENA, 2015eko urriaren 8koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2015. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Xedapenaren data: 2015-10-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201504388
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/06/18an argitaratutako 2015/06/10reko EBAZPENA [201502704]

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako foru-aldundiek egin eta argitaratu zuten 2015. urteko lehiaketa arrunterako deialdia lurralde historiko bakoitzean toki erakundeetan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluaren maiatzaren 26ko 270/2015 Erabakia; Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzaren foru diputatuaren apirilaren 23ko 3235/2015 Foru Agindua; eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko foru diputatuaren 2015eko ekainaren 4ko 567/2015 Foru Agindua
Aipatutako deialdiak honako hauek ebatzi dituzte: Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluaren abuztuaren 4ko 452/2015 Erabakia; Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 1164/2015 Foru Agindua; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko foru diputatuaren 2015eko urriaren 6eko Foru Agindua.
Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak (TAAIL) emandako idazkeran, xedatzen du TAOLaren 92. bis artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitako eskumen guztiak, gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzakoak, erakunde eskudunek izango dituztela beren esku, autonomia-erkidegoko arautegiak xedatutakoaren arabera, eta ahalmena ere ematen zaie beren lurraldeetarako baino ez direnean, eta bertako lanpostu hutsetarako.
Halaber, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren arabera, non gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko arauak xedatzen baitira, bosgarren xedapen gehigarrian, xedatzen du errege-dekretuaren beraren aplikazioa gauzatuko dela TAOLaren bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorrita.
Hori guztia, eta kontuan hartuta, batetik, aipatutako araudian ezarritakoa; bestetik, uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 22. artikuluak adierazitakoa, TAAILaren zazpigarren xedapen iragankorrean dioenari lotuta; eta, azkenik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikuluak xedatutakoa, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Batera argitaratzea foru-aldundiek egindako 2015. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko. Ebazpen honen eranskinean dago jasota esleipen hori.
Bigarren artikulua.– Destino berriaz jabetzeko epea izango da Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluaren abuztuaren 4ko 452/2015 Erabakiaren hirugarren zenbakian adierazitakoa (2015eko irailaren 2ko ALHAO, 103. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.