EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2015197

EBAZPENA, 2015eko irailaren 18koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Oxfordeko Unibertsitateko St Antony’s College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzen duena.

Xedapenaren data: 2015-09-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201504360
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/23an argitaratutako 2015/07/21eko AGINDUA [201503299]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 21eko Aginduaren bidez, Oxfordeko Unibertsitateko St Antony’s College delako zentruan ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat emateko deia egin zen.
Eskatzaileen ebaluazioa bukatu ondoren, Aukeratze Batzordeak proposatuta eta Oxfordeko Unibertsitateko St Antony’s College-ko Gobernu Kontseiluaren adostasunarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oxfordeko Unibertsitateko St Antony’s College-n ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat esleitzea Estefanía Jiménez Iglesias andreari 2015-2016 ikasturterako.
Onuradunak 29.250 euroko diru-laguntza jasoko du 2015-2016 ikasturterako (urria-ekaina), eta honela desglosatuko da:
– Ikertzaile bisitariaren mantenu-gastuak ordaintzeko 24.750 euro: 2.750 euro hileko.
– 4.500 euro, ikertzaile bisitariak mintegi bat antolatu eta garatu dezan.
Halaber, 23.132 euroko dirulaguntza emango da St Antony’s College-k ematen duen laguntza material edo teknikorako (administrazio-laguntza, lan-espazio baten erabilpena, 12 «High Tables»era sartzea, «Combine Common Room» erabiltzea, hall-a erabiltzea). Izan ere, Eusko Jaurlaritzak St. Anthony’s Collegeri emango dio dirulaguntza hori, hitzartutako lankidetza-hitzarmenean xedatutakoaren arabera.
Halaber, onuradunek istripu eta osasun-laguntza asegurua izango dute. Interredunaren ezkontidea eta 25 urte baino gutxiagoko seme-alabak atzerrira badoaz onuradunarekin, honek eskatuz gero, aseguru hau luzatu ahal izango da eurentzat ere. Aseguru hau, antolamendu juridikoak edozein frogagirien bitartez onartutako izatezko bikoteentzat ere izango da.
Diru-laguntza ordaintzeko, honela jokatuko da:
a) St Antony's College-k hitzartutako hilerokoak ordainduko dizkio ikertzaileari. Lehen hilerokoa Oxford-era iristean ordainduko zaio.
b) Mintegiak antolatzeak eragindako gastuak ordainduko dizkio ikertzaileari St Antony’s College-k, aldez aurretik azalpen zehatza ikusi eta egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
Bigarrena.– Uko egiten den kasuetarako edo diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzen den kasuetarako edo antzeko beste egoera batzuetarako ordezko hauek izendatzea:
1.– Annick Laruelle
2.– Josune López Rodríguez
3.– Miren Odriozola Gurruchaga
4.– Unai Villalba Eguiluz
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren kontra. gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 18a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.