EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015195

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Gipuzkoako eta Bizkaiko geltokietan eta geralekuetan, eta Bilboko eta Gasteizko tranbietan seinaleztapen instalazioen mantentze lanei buruzko lizitazioa argitara emateko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2015-10-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201504328
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Gipuzkoako eta Bizkaiko geltokietan eta geralekuetan, eta Bilboko eta Gasteizko tranbietan seinaleztapen instalazioen mantentze lanak.
c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoan.
d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) urte.
e) Luzapenak: bai.
f) Loterik: ez.
g) CPV: 50220000.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 30 puntu artean), materialen prezioak balorazioa 0 eta 10 puntu artean), erantzuteko denborak (0 eta 10 puntu arteko balorazioa), lanen eta materialen gaineko berme epea (0 eta 10 puntu arteko balorazioa). Irizpide subjektiboak; eskaintzaren kalitatearen hobekuntza (0 eta 20 puntu arteko balorazioa) eta materialen stock-aren hobekuntza (0 eta 20 puntu arteko balorazioa).
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta hirurogeita lau mila (164.000,00) euro, BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura:
http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko azaroaren 20a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura;
http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014280).
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2015eko azaroaren 27ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al da: ez.
9.– Bestelako informazioa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2015eko urriaren 6a.
Idazkari Nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.