EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015195

EBAZPENA, 2015eko irailaren 28koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, energia zerbitzu enpresekin (ESEak) sinatuko diren kontratuen bitartez Euskadiko eraikin publikoetan energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdiari dagokionez, 2015eko eskabideak aurkezteko epea zein egunetan amaitu den jakinarazteko dena.

Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2015-09-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201504319
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/05/22an argitaratutako 2015/05/13ko EBAZPENA [201502254]

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenaren bidez, 2015. urterako energia zerbitzu enpresekin (ESEak) sinatuko diren kontratuen bitartez Euskadiko eraikin publikoetan energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia argitaratzen da.
Aipatutako ebazpenaren 3. artikuluan xedatzen denari jarraikiz, diru-laguntza programa horretara eskaerak aurkezteko epea hasiko da programaren oinarriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunean, eta horretarako esleitutako aurrekontua amaitzen denean bukatuko da.
Nolanahi ere, eskuragarri dagoen aurrekontua gorabehera, diru laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko azken eguna 2015eko azaroaren 30a izango da.
Adierazitakoa kontuan hartuta, eta 2015eko maiatzaren 13ko Ebazpenean aurreikusitako diru- laguntzak 2015ean emateko aurrekontua amaitu denez gero, hau
EBAzten DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean azaltzea 2015. urteko ekitaldirako energia zerbitzu enpresekin (ESEak) sinatuko diren kontratuen bitartez Euskadiko eraikin publikoetan energia eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko 2015eko diru-laguntzen aurrekontu-kreditua 2015eko irailaren 28an amaitu dela.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bilbao, 2015eko irailaren 28a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.