EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015195

179/2015 DEKRETUA, irailaren 22koa, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko orain arteko lehendakaria kargutik kendu eta berria izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201500179
Xedapenaren data: 2015-09-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201504317
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/01/25ean argitaratutako 2013/01/22ko 201300115 DEKRETUA

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Estatutuak onartzen dituen ekainaren 18ko 1760/1976 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluan xedatzen da Kontseilu Nagusiko lehendakaria Batzorde Betearazlekoa ere izango dela, Gobernazio eta Herri Lan Ministerioen proposamenez izendatu eta kargutik kenduko dela, dekretu bidez, eta Toki Korporazioetako lehendakari diren korporazio horietako ordezkarien artean hautatuko dela.
Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuari jarraikiz, Segurtasun Sailari eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari batera dagokie Jaurlaritzaren Kontseiluari proposatzea honako hau: Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko lehendakariaren eta, halaber, Batzorde Betearazleko lehendakari ere izango denaren izendapena eta kargutik kentzea dekretuz.
Ondorioz, Segurtasuneko sailburuaren eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko irailaren 22an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– José Luis Bilbao Eguren jauna Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakariaren kargutik kentzea.
2. artikulua.– Unai Rementeria Maiz jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia, Bizkaiko Garraio Partzuergoko Kontseilu Nagusiko eta Batzorde Betearazleko lehendakari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.