EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015195

AGINDUA, 2015eko irailaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.

Xedapenaren data: 2015-09-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201504313
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/11/25ean argitaratutako 2013/11/08ko AGINDUA [201305112]

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta LAB Irakaskuntza sindikatuaren eta Confebask-en proposamenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– LAB Irakaskuntzak proposatuta, orain arte Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkaria izan den Jon Urrusolo Santos jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Bigarrena.– LAB Irakaskuntzak proposatuta, Nerea Undabarrena de la Cotera andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren ordezkari gisa, Jon Urrusolo Santos jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.
Hirugarrena.– Confebask-ek proposatuta, Mikel Sarriegi Etxeberria jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan, Erakunde Patronalen ordezkari den Yoanna Arambalza Zalbidea andrearen ordezko izendatzea.
Laugarrena.– Confebask-ek proposatuta, Ainhoa Rotaetxe Etxebarria andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluan, Erakunde Patronalen ordezkari den Asier Aloria Sánchez jaunaren ordezko izendatzea.
Bostgarrena.– Confebask-ek proposatuta, Carlos Pereda Martínez de Musitu jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluan, Erakunde Patronalen ordezkari den Néstor Eriz Laskurain jaunaren ordezko izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 28a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.