EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015195

AGINDUA, 2015eko irailaren 23koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Social Ignacio Ellacuria fundazioaren estatutuetako 14 eta 16. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Xedapenaren data: 2015-09-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201504311
Maila: Agindua
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2014ko abenduaren 26an, eskabidearekin batera, estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailan, kargu-kentzeak eta izendapenak adierazita. Eskritura hori, Fundación Social Ignacio Ellacuria fundazioak egiletsi zuen 2014ko abenduaren 18an, Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 2.256).
Aipatutako eskritura publiko horrekin batera, aurkeztu zen Jabier Martínez Lópezek –fundazioko patronatuko idazkaria den aldetik eta lehendakariaren oniritzia izanik– 2014ko abenduaren 18an emandako ziurtagiria, Patronatuak 2014ko abenduaren 8an egindako bilerarena, non, besteak beste, aho batez onartu baitzen Fundación Social Ignacio Ellacuria fundazioaren estatutuetako 14. eta 16. artikuluak aldatzea.
Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.
Bigarrena.– 2015eko maiatzaren 11ko idazki baten bidez, Fundazioen Erregistroak atzemandako hutsak zuzentzeko eskatu zion fundazioari, eta 2015eko maiatzaren 11n; Herri Administrazio eta Justizia Sailera iritsi zen 2015eko ekainaren 16an Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villaren aurrean fundazioak 2015eko ekainaren 10ean egiletsitako eskritura publikoaren kopia bikoitza (protokolo-zenbakia: 1.027), estatutu-aldaketak, kargu-uzteak eta izendapenak emandako beste bat zuzentzekoa.
Dokumentazio horren bidez zuzendu dira atzemandako hutsak; horretarako egin baitzitzaion eskaera fundazioari.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala xedatuta dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Fundación Social Ignacio Ellacuria fundazioaren estatutuen 14. eta 16. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.
Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen data jarrita, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat. Eskritura hori –hor, estatutuetako artikulu horren aldaketa jasotzen da– Bilboko notario Juan Ignacio Gomeza Villa jaunaren aurrean egiletsi zen, 2014ko abenduaren 18an (protokolo-zenbakia: 2.256). Eskritura hori zuzenduta geratu da notario beraren aurrean 2007ko uztailaren 30ean egindako beste eskritura publiko baten bidez (1.027 protokolo-zenbakia).
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 23a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.