EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015195

AGINDUA, 2015eko maiatzaren 18koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena: «Caja de Ahorros de Vitoria y Álava - Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria» banku-fundazioaren estatutuen 19., 37. eta 38. artikuluen eta II. tituluko V. kapituluaren izenaren aldaketa.

Xedapenaren data: 2015-05-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201504309
Maila: Agindua
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2015eko maiatzaren 8an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean jaso zen honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea: «Caja de Ahorros de Vitoria y Álava - Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria» banku-fundazioaren estatutuen 19. artikuluaren (Karguaren doakotasuna), 37. artikuluaren (Karguen izendapenak eta kargu-uzteak) eta 38. artikuluaren (Lehendakaria) eta II. tituluko V. kapituluaren izenaren aldaketa. Aldaketa hori fundazioaren patronatuak erabaki zuen, 2015eko maiatzaren 6an. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.
Bigarrena.– Artikulu horien aldaketak aurrez ikusten ditu, estatutu-mailan, fundazioaren eta patronatuaren Lehendakaritzari aplikatu beharreko araubide juridiko funtzionala eta organikoa, biak bereiziz. Zereginak deskribatzeaz gain, estatutuen aldaketak araubide hori eratu dezaketen gainerako baldintzak aurrez ikustea ahalbidetzen du, bereizita.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldaketa hau inskribatzeko agintzea: Vitoria-Gasteizko (Araba/Álava) «Caja de Ahorros de Vitoria y Álava - Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa Fundación Bancaria» banku-fundazioaren estatutuen 19. artikuluaren (Karguaren doakotasuna), 37. artikuluaren (Karguen izendapenak eta kargu-uzteak) eta 38. artikuluaren (Lehendakaria) eta II. tituluko V. kapituluaren izenaren (aurrerantzean, «Fundazioaren eta Patronatuaren Lehendakaritza, Lehendakariordetza» deituko da) aldaketa, fundazioaren patronatuak 2015eko maiatzaren 6an erabakitakoa, agindu honen datarekin, Alfredo Perez Avila notarioaren aurrean 2015eko maiatzaren 8an egiletsitako eskritura publikoan jasotako baldintzetan (1037 protokolo-zenbakia).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 18a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.