EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2015195

25/2015 DEKRETUA, 2015eko urriaren 7koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201500025
Xedapenaren data: 2015-10-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201504307
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/09/08an argitaratutako 2014/07/31ko 201400019 DEKRETUA

Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, lehendakariak du sindikatuek eta enpresarien erakundeek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.
Dena den, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatu erakunde eta konfederazioei eta enpresa konfederazioei aukera ematen die izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.
Legezko ahalmen horren indarrez, Unión General de Trabajadores de Euskadi (Euskadiko UGT) sindikatuak Lehendakariaren uztailaren 31ko 19/2014 Dekretuari jarraikiz izendatutako ordezko kide bat ordezkatu du eta beste kide bat izendatzea erabaki du, sindikatuaren izenean kontseiluan aritzeko.
Ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Gustavo García Alonso jauna Lan Harremanen Kontseiluko ordezko kide izendatzea, Euskadiko Unión General de Trabajadores (Euskadiko UGT) sindikatuak aukeratu baitu, Arantza Ruiz Huidobro andrearen ordez aritzeko.
Bigarren artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko urriaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.