EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2015192

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 333/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-09-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201504256
Maila: Ediktua
Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (333/2014).
Demandatzailea: Lala Mohamed Wali.
Abokatua: M.ª Goretti Madina Aguirre.
Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.
Demandatua: Bel- Lali Ali Bensar.
Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, epaia eman da 2015-09-14an. Hona hemen epaitza:
73/2015 EPAIA
Epailea: Maria Angela Rodriguez-Monsalve Navarro andrea.
Lekua: Bergara (Gipuzkoa).
Eguna: bi mila eta hamabosteko irailaren hamalaua.
Alderdi demandatzailea: Lala Mohamed Wali.
Abokatua: M.ª Goretti Madina Aguirre.
Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.
Alderdi demandatua: Bel- Lali Ali Bensar.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak seme-alaba adingabeen eta mendeko nagusiaren alde.
EPAITZA
Partez baiesten dut Lala Mohamed Wali-ren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako demanda, Bel- Lali Ali Bensar-en aurkakoa. Horrenbestez, guraso eta seme-alaben arteko harremana arautzeko neurri hauek hartzen ditut:
1.– Bien seme-alaben zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio. Bi gurasoei dagokie guraso-ahalaren titulartasuna eta erabilera.
2.– 75 euroko mantenu-pentsioa ezartzen da seme-alaba bakoitzeko. Aitak ordaindu beharko du hilabete bakoitzeko lehen bost egunetan, amak izendatzen duen kontuan. Pentsio hori KPIaren arabera eguneratuko da. Aitak bere diru-sarrerak hobetuko balitu, izan jasotako laguntzen bidez zein lanean hasi delako, amari jakinarazi beharko dio, izan ere, laguntza edo soldata horiek 500 euro baino gehiagokoak badira, seme-alaben aldeko mantenu-pentsioa 150 eurokoa izango da seme-alaba bakoitzeko.
3.– Aparteko gastuak (aitarekin adostuta egiten badira, betiere; desadostasunik badago, epaitegiek ebatziko dute) bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana. Jurisprudentzia ugaria aintzat hartuta, aparteko gastutzat hartuko dira soilik Gizarte Segurantzak bere gain hartzen ez dituen mediku- edo kirurgia-gastuak edo, estaliak izanik ere, adingabea zentro pribatu batera eramatea erabakitzen badute bi gurasoek, adingabearen aisialdiko jardueretan gertatutakoak, edo jarduera osagarriak, goi-mailako ikasketak bezalako hezkuntza-gastuak.
4.– Bisita-araubideari dagokionez: lehenik eta behin, bi alderdien arteko akordioak arautuko du araubide hori. Akordiorik ez badago, adingabeak asteburu birik behin egongo dira aitarekin, gaua igaro gabe.
Aitak amaren etxean jasoko ditu adingabeak larunbatetan eta igandeetan, goizeko 10:00etan, eta bertara itzuliko ditu larunbatetan eta igandeetan, 20:00etan.
Eguberrietako, aste santuko eta udako oporren erdiak igaroko ditu aitak seme-alabekin, eta gaua berarekin igaroko dute, betiere aitak egiaztatzen badu adingabeek gaua igarotzeko leku egoki bat baduela. Etxerik ez badu, oporren aldian eskola-garairako ezarritako sistema bera mantenduko da.
Prozedura honetan sortutako kostuei buruz ez da ezer adierazten.
Bel- Lali Ali Bensar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bergara (Gipuzkoa), 2015eko irailaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.