EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2015189

23/2015 DEKRETUA, irailaren 29koa, Lehendakariarena, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatuko duten kideak izendatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren zenbakia: 201500023
Xedapenaren data: 2015-09-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201504169
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/12/02an argitaratutako 2014/11/27ko 201400004 LEGEA

Azaroaren 27ko 4/2014 Legearen bitartez, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua sortu zen; lege horren 8.1 artikuluaren arabera, Zuzendaritza Batzordea, institutuko presidenteaz eta zuzendariaz gain, honako kide hauek osatuko dute:
a) Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren hamalau ordezkari, institutua atxikita dagoen sailak Administrazioko goi-kargudunen artetik hautatu ondoren izendatua.
b) Legebiltzarra ordezkatuko duten lau legebiltzarkide, haren Osoko Bilkurak ordezkaritza horretan ahal den adostasunik handiena eta aniztasuna bilatuz hautatuta.
c) Foru-instituzioen hiru ordezkari, foru-aldundi bakoitzak bere diputatu-kontseiluko kideen artetik bat hautatu ondoren izendatuta.
d) Euskadiko udalen hiru ordezkari, Euskal Autonomia Erkidegoan kide gehien dituen udal-elkarteak alkateen artetik hautatu ondoren izendatuta.
e) Hiru kide independente, Eusko Legebiltzarrak memoria sustatzen eta askatasun zibikoak eta elkarbizitza demokratikoaren printzipioak defendatzen itzal handia duten pertsonen artetik hautatu ondoren izendatuta.
Dagozkion izendapenak egin ondoren, dekretu bidez izendapenak egin behar dira, aipatutako Legearen 8.5 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz.
Ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaritza Kontseilua osatuko duten pertsonak izendatzea:
A) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiaren ordezkari modura:
– Jesús Peña Martínez jauna, Lehendakaritzako idazkari nagusia.
– Juan Antonio Fernández Erdocia jauna, Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia.
– Nieves Martínez De Antoñana Blanco andrea, Azterlan Juridikoko zuzendaria.
– Leyre Madariaga Gangoiti andrea, Kanpo Harremanetarako zuzendaria.
– Mónica Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.
– Izaskun Landaida Larizgoitia andrea, Emakundeko zuzendaria.
– Paul Ortega Etcheverry jauna, Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziaren zuzendaria.
– Santiago Larrazabal Basañez jauna, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria.
– José Luis Madrazo Juanes jauna, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria.
– María Begoña Garamendi Ibarra andrea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
– Francisco Javier Alonso Aldama jauna, Unibertsitate zuzendaria.
– Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
– Jon Redondo Lertxundi, Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria.
– Ana María Reka Esparza, Kabineteko zuzendaria. Segurtasun Saila.
B) Eusko Legebiltzarraren izenean:
– Iñigo Iturrate Ibarra jauna.
– Julen Arzuaga Gumuzio jauna.
– Rodolfo Ares Taboada jauna.
– Carmelo Barrio Baroja jauna.
C) Foru aldundien izenean:
– Ramiro González Vicente jauna, Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusia.
– Unai Rementería Maíz jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko diputatu nagusia.
– Markel Olano Arrese jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia.
D) Euskadiko udalen ordezkari modura:
– Josune Irabien Marigorta jauna, Amurrioko alkatea.
– Andoni Busquet Elorrieta jauna, Basauriko alkatea.
– José Antonio Santano Clavero, Irungo alkatea.
E) Eusko Legebiltzarrak izendatutako kide independenteak:
– Mikel Mancisidor de la Fuente jauna.
– Francisco Etxeberria Gabilondo jauna.
– Jesús Loza Aguirre jauna.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 29an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.