EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2014188

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2014ko urtarrilaren 23ko bilkuran hartua, Atxondoko Udalaren 2011ko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena behin-betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2014-01-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201504133
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2014ko urtarrilaren 23an egindako bilkuran, honako hau
ERABAKI DU:
Atxondoko Udalaren 2011ko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena behin-betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 23a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.