EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-10-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2015187

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoa, «Dosimetria fisikoko sistemen hornidura Arabako Unibertsitate Ospitalerako» espedientearen lizitazio-prozedura irekiari dagokiona.

Xedapenaren data: 2015-09-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201504128
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Zuzendaritza Nagusia, Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zuzendaritza Nagusia – Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoen Zuzendariordetza.
c) Espediente-zenbakia: G/130/20/0/1151/O101/0000/092015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: Hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: Dosimetria fisikoko sistemen hornidura Arabako Unibertsitate Ospitalerako.
c) Loteen eta zenbakien araberako banaketa: bai, 1.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 100.000,00 euro (BEZik gabe).
5.– Behin betiko bermea: bai, esleipenaren zenbatekoaren % 5.
6.– Dokumentazioa eta argibideak jasotzeko tokia: Zuzendaritza Nagusia - Erosketa, Obra eta Zerbitzu Estrategikoetako Zuzendariordetza, Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).
7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.
a) Sailkapena: ez.
b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikus oinarriak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko urriaren 16an, 13:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Administrazio klausula partikularren pleguan eskatutakoa.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen diren egunaren hurrengotik hasita; hamabost egun baliodun luzatuko da beharrezkoa denean 152.3 artikuluan (ezohiko edo neurriz kanpoko balioak) jasotako izapideak betetzea.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, Administrazio Klausula Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:
a) Formuletan oinarritutako irizpideak: % 50.
– Prezioa: 44 puntu.
– Bermea: 6 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: % 50.
– Ezaugarri teknikoak (IMRT tratamenduetarako eta tratamendu bolumetrikoetarako kalitate-kontroleko ekipo integrala; Monitore-unitateen kalkulu independenteetarako softwarea eta in vivo dosimetriako sistema): 50 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Aplikatzeko balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2015eko urriaren 21ean, 11:00etan.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azalak irekitzea: Erakundea: Zuzendaritza Nagusia. Helbidea: Araba kalea 45, 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2015eko urriaren 27an, 11:15ean.
11.– Bestelako argibideak: esleipena egiteko irizpideak iragarki honetako 9. puntuan adierazitakoak dira, eta administrazio-klausula berezien pleguaren 30. atalean zehaztutakoaren arabera baloratuko dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 28a.
Kontratazio Mahaiko presidentearen ordezkoa,
ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.