EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2015186

40/2015 EBAZPENA, irailaren 29koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, «Eusko Jaurlaritzak Ebazpen Batzordean izango dituen ordezkariak izendatzeko» Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitara dadila xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201500040
Xedapenaren data: 2015-09-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201504093
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2009/10/08an argitaratutako 2009/09/30reko 200900017 EBAZPENA

Ebazpen Batzordea arautzen duen ekainaren 30eko 13/1994 Legearen 7.2 artikuluan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 11.2b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Gobernu Kontseiluak erabakitakoa betez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Eusko Jaurlaritzak Ebazpen Batzordean izango dituen ordezkariak izendatzeko» Gobernu Kontseiluak 2015eko irailaren 29an egindako bilkuran hartutako Erabakia. Ebazpen honen eranskinean dator erabakia.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 29a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK IRAILAREN 29AN EMANDAKO 40/2015 EBAZPENARENA
EUSKO JAURLARITZAK EBAZPEN BATZORDEAN IZANGO DITUEN ORDEZKARIAK IZENDATZEKO ERABAKIA
Ebazpen Batzordea arautzen duen ekainaren 30eko 13/1994 Legearen 7.1 eta 19.3 artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 7.1 artikuluan aipatzen den argibidezko iritzia Eusko Legebiltzarrari eskatuta, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak proposatu eta eztabaida egin ondoren, hona hemen Gobernu Kontseiluak hartu duen
ERABAKIA
«Ondoren aipatzen direnak izango dira Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Ebazpen Batzordean:
● José Ramón Bengoetxea Caballero jauna, Arabako Lurralde Sekziorako,
● Kepa Bilbao Gaubeca jauna, Bizkaiko Lurralde Sekziorako,
● Carmen Agoues Mendizabal andrea, Gipuzkoako Lurralde Sekziorako.