EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2015184

IRAGARKIA, Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren datu pertsonaletarako fitxategiak sortzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2015-05-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201504069
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialak 2015eko maiatzaren 28an eginiko Osoko Bilkuran hartua du:
ERABAKIA
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Administrazio publikoen datu pertsonalei buruzko fitxategiak Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaraturiko xedapen orokor baten bidez baino ezin izango dira sortu, aldatu edo ezabatu.
Otsailaren 25eko 2/2004 Legeak –Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzkoak– 4. artikuluan xedatzen duenez, fitxategia datxekion saileko titularraren aginduaz sortu, aldatu eta ezabatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko fitxategiak; era berean, indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen aipamen guztiak hartu beharko ditu barnean agindu horrek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bestalde, 2/2004 Legea garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretuaren 2. artikuluak xedatzen duenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Autonomoek Datuak Babesteko Euskal Agentziari jakinaraziko diote aldatzen edo ezabatzen diren datu pertsonaleko fitxategi guztien berri, Datuak Babesteko Erregistroan erregistra ditzaten.
Dagozkion eskumenak baliatuta, eta aurreko legeetan xedatutakoa betearazteko asmoz, Osoko Bilkurak
ERABAKI DU:
1.– I. eranskinean egitura zehazturik daukaten datu pertsonaletarako fitxategi hauek sortzea:
– Elkargokideak
– Sozietate profesionalak
– Peritu judizialak
– Helegite, kexa, salaketa eta zehapen profesionalak
– Bisatuak eta erregistroak.
2.– Fitxategiaren arduradunak hartu beharreko neurriak hartuko ditu, bertan jasotako datu pertsonalak erabiliak izan daitezen bildu ziren xedeetarako, xede horiek fitxategi bakoitzaren deskribapenean zehazturik daudenak izanik.
3.– Honako erabaki honen bidez sortzen diren fitxategiek eragiten dieten pertsonek euren datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea dute, hala dagokionean, fitxategi bakoitzaren deskribapenean adierazitako egoitzan.
4.– Aipatutako fitxategietan jasotako datu pertsonalak tratatu eta gordetzeko orduan, Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera jokatuko da.
Hau guztiau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da lehen aipatutako araudian xedatutakoa betetzeko.
Donostia, 2015eko maiatzaren 28a.
Gipuzkoako AATEOko lehendakaria,
ALFONSO ARROYO DE LA HOZ.
I. ERANSKINA
FITXATEGIEN ZERRENDA
FITXATEGIA: ELKARGOKIDEAK.
Fitxategiaren izena: Elkargokideak.
Fitxategiaren deskribapena: elkargokideen erregistroa, titulazioen kontrola, gaikuntza profesionalaren egiaztapena, bateraezintasun profesionalen kontrola, kargu korporatiboen erregistroa, elkargokideen kuoten kudeaketa, ziurtagiriak eta egiaztagiriak egitea, laguntza juridikoa, ekitaldiak antolatzea, merkataritza-jakinarazpenak eta elkargoaren beste zerbitzu batzuk.
a) Helburua eta erabilera: kontabilitate-, zerga- eta administrazio-kudeaketa, beste helburu batzuk.
b) Lortu nahi diren datu pertsonalen pertsonak edo taldeak edota ematera behartuta daudenak: eskatzaileak, elkargokideak.
c) Datu pertsonalen jatorria: eraginpekoa edo legezko ordezkaria.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
– Izaera identifikagarria: IFZ/NAN, eskuzko izenpea, izen-abizenak, helbidea / helbide elektronikoa, telefonoa, irudia / ahotsa.
– Beste datu tipifikatu batzuk: ezaugarri pertsonalak, akademikoak eta profesionalak; enpleguaren zehaztasunak; merkataritza-, ekonomia- eta finantza-informazioa; aseguruak; ondasun- eta zerbitzu-transakzioak.
e) Aurreikusitako datu-lagapenak jasoko dituzten organoak eta erakundeak: herri ogasuna, zerga-administrazioa, banketxeak, aurrezki-kutxak eta nekazaritza-kutxak, legezko interesdunak, Gike S.A., Espainiako Arkitektura Teknikoaren Kontseilu Nagusia, Leihatila Bakarra eta Atie aseguruak.
f) Fitxategiaren arduraduna: Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala.
g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak guzatzeko egoitza: Gernikako Arbolaren Pasealelua 21, 20006 Donostia (Gipuzkoa).
h) Segurtasun-neurriak: oinarrizko maila.
i) Fitxategiaren esku-erabilera egituratua edo automatizatua: tratamendu mistoa.
FITXATEGIA: SOZIETATE PROFESIONALAK.
Fitxategiaren izena: Sozietate profesionalak.
Fitxategiaren deskribapena: sozietate profesionaletako kideen datuak kudeatzea, horien erregistroa eta kontrola egiteko.
a) Helburua eta erabilera: beste helburu batzuk.
b) Lortu nahi diren datu pertsonalen pertsonak edo taldeak edo ematera behartuta daudenak: sozietate profesionalak osatzen dituzten pertsonak.
c) Datu pertsonalen jatorria: eraginpekoa edo bere legezko ordezkaria.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura.
– Izaera identifikagarria: IFZ/NAN, eskuzko izenpea, izen-abizenak, helbidea / helbide elektronikoa, telefonoa.
– Beste datu tipifikatu batzuk: ezaugarri pertsonalak, akademikoak eta profesionalak; enpleguaren zehaztasunak, merkataritza-informazioa.
e) Aurreikusitako datu-lagapenak jasoko dituzten organoak eta erakundeak: lagapenik ez dago aurreikusita.
f) Fitxategiaren arduraduna: Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala.
g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko egoitza: Gernikako Arbolaren Pasealekua 21, 20006 Donostia (Gipuzkoa).
h) Segurtasun-neurriak: oinarrizko maila.
i) Fitxategiaren esku-erabilera egituratua edo automatizatua: tratamendu mistoa.
FITXATEGIA: PERITU JUDIZIALAK.
Fitxategiaren izena: Peritu judizialak.
Fitxategiaren deskribapena: peritu judizial gisa izena emango duten pertsonen datuak kudeatzea, dagokion administrazio-kudeaketa egiteko eta peritu judizial gisa euren zerbitzuak eskatuko dituzten pertsonekin edo erakundeekin harremanetan jartzeko.
a) Helburua eta erabilera: beste helburu batzuk.
b) Lortu nahi diren datu pertsonalen pertsonak edo taldeak edo ematera behartuta daudenak: peritu judizialak.
c) Datu pertsonalen jatorria: eraginpekoa edo legezko ordezkaria.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
– Izaera identifikagarria: IFZ/NAN, eskuzko izenpea, izen-abizenak, helbidea / helbide elektronikoa, telefonoa.
e) Aurreikusitako datu-lagapenak jasoko dituzten organoak eta erakundeak: organo judizialak, Eusko Jaurlaritza, eta peritu judizial baten zerbitzuak eskatzen dituzten arduradunak.
f) Fitxategiaren arduraduna: Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala.
g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko egoitza: Gernikako Arbolaren Pasealekua 21, 20006 Donostia (Gipuzkoa).
h) Segurtasun-neurriak: oinarrizko maila.
i) Fitxategiaren eskuzko erabilera egituratua edo automatizatua: tratamendu mistoa.
FITXATEGIA: HELEGITE, KEXA, SALAKETA ETA ZEHAPEN PROFESIONALAK.
Fitxategiaren izena: Helegite, kexa, salaketa eta zehapen profesionalak.
Fitxategiaren deskribapena: kexekin, salaketekin, isilpeko informazioekin eta diziplinazko espedienteekin loturik, elkargokideen datuak kudeatzea; aipatutako kexak erregistratu, kontrolatu eta ebaztea; jarduera profesionalaren deontologia- eta diziplina-kontrola egitea; eta espedienteen izapideak kudeatzea eta kontrolatzea.
a) Helburua eta erabilera: beste helburu batzuk.
b) Lortu nahi diren datu pertsonalen pertsonak edo taldeak edo ematera behartuta daudenak: elkargokideak.
c) Datu pertsonalen jatorria: beste pertsona fisiko batzuk, herri-erregistroak, erakunde pribatuak, herri-administrazioak.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
– Izaera identifikagarria: IFZ/NAN, izen-abizenak, helbidea / helbide elektronikoa, telefonoa.
– Zigor edo administrazio arloko arau-hausteei buruzko datuak: administrazio-arloko arau-hausteak.
e) Aurreikusitako datu-lagapenak jasoko dituzten organoak eta erakundeak: lagapenik ez dago aurreikusita.
f) Fitxategiaren arduraduna: Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala.
g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko egoitza: Gernikako Arbolaren Pasealekua 21, 20006 Donostia (Gipuzkoa).
h) Segurtasun-neurriak: maila ertaina.
i) Fitxategiaren eskuzko erabilera egituratua edo automatizatua: tratamendu mistoa.
FITXATEGIA: BISATUAK ETA ERREGISTROAK.
Fitxategiaren izena: Bisatuak eta erregistroak.
Fitxategiaren deskribapena: aurkeztutako lanak bisatzeko edo erregistratzeko elkargokideen datuak kudeatzea; egindako lan profesionalaren zuzentasuna eta osotasun formala egiaztatzea, eta profesionalaren nortasuna, titulazioa eta legezko gaikuntza elkargokide eta profesionala ziurtatzea, eta elkargokideen ordainsari profesionalen kobrantza kudeatzea.
a) Helburua eta erabilera: beste helburu batzuk.
b) Lortu nahi diren datu pertsonalen pertsonak edo taldeak edo ematera behartuta daudenak: elkargokideak.
c) Datu pertsonalen jatorria: eraginpekoa edo bere legezko ordezkaria.
d) Fitxategiaren oinarrizko egitura:
– Izaera identifikagarria: IFZ/NAN, eskuzko izenpea, izen-abizenak, helbidea / helbide elektronikoa, telefonoa.
– Beste datu tipifikatu batzuk: akademikoak eta profesionalak, enpleguaren zehaztasunak; xehetasun ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak; ondasun- eta zerbitzu-transakzioak.
e) Aurreikusitako datu-lagapenak jasoko dituzten organoak eta erakundeak: udalak eta elkargokideen bezeroak.
f) Fitxategiaren arduraduna: Gipuzkoako Aparejadore Eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofiziala.