EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2015183

716/2015 EBAZPENA, 2015eko uztailaren 9koa, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena. Honen bidez Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Atalburu Sanitarioaren lanpostu bat lehiaketaren bidez betetzeko dei egiten da.

Xedapenaren zenbakia: 201500716
Xedapenaren data: 2015-07-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201504029
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pediatriako Atalburu sanitarioaren lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28, artikuluan, Zerbitzuburu eta atalburu medikoen deialdietan aplikatu beharreko merezimenduen baremoari buruzko Osakidetzako zuzendari nagusiaren 6/2014 Instrukzioan Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan era azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatukoaren arabera, zuzendaritza gerentzia honek lanpostu hori lehiaketa bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du, honako oinarri hauenen arabera:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutarioa, funtzionario edo lan kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta A1 lanbide-taldekoa izatea.
b) A1 lanbide-taldeari dagokion titulazioa edukitzea.
c) Gutxienez, 3 urteko lan-esperientzia izatea Pediatriako Fak. Esp. Mediku bezala.
d) 2. Hizkuntza-eskakizuna edukitzea.
2.– Merituen baremoa (gehienez, 60 puntu).
Merituen balorazioak fase bi edukiko ditu:
2.1.– Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 30 puntu).
Fase honen oinarria da epaimahai kalifikatzailearen aurrean dagokion Zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko jendaurreko azalpena, eta izangaiarekin elkarrizketa egitea.
2.2.– Merituen balorazioa (gehienez, 30 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:
● Lan-esperientzia (gehienez, 15 puntu.)
● Dagokion espezialitatean fakultatibo giza zerbitzu eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.
● Dagokion espezialitatean atalburu giza jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
● Dagokion espezialitatean zerbitzuburu giza jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
● Zuzendari gerente, zuzendari mediko edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0.1250 puntu.
Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako osasuneko zerbitzu-erakundeetan edo edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan emandakoak ere.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako hondarrak. Kontaketarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
● Prestakuntza irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 15 puntu).
● Kudeaketaren arloko trebakuntza (gehienez, 3 puntu).
Osasun-kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:
20-30 ordu: 0,2000 puntu.
31-50 ordu: 0,3000 puntu.
51-100 ordu: 0,4000 puntu.
101-200 ordu: 0,5000 puntu.
200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
● Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Dagokion lanpostuaren espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzeko iraupenaren arabera:
20-30 ordu: 0,2000 puntu.
31-50 ordu: 0,3000 puntu.
51-100 ordu: 0,4000 puntu.
101-200 ordu: 0,5000 puntu.
200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkartze zientifikoek emandako eta ziurtatuko ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
● Gradu-ondoko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Doktorea: 2 puntu.
Cum laude doktorea: 3 puntu.
Gradu ondoko masterra: puntu 1.
Unibertsitate aditua edo espezialista: 0,5000 puntu.
Ikertzeko nahikotasuna edo diploma ikasketa aurreratuetan: 0,5000 puntu.
Doktoretza ikastaroak: doktoreak ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,1000 puntu.
Ez dira baloratuko doktoretza-ikastaroak, baldin eta hauetako bat lortzeko balio izan badute: doktore titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma.
● Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).
Dagokion espezialitatearekin lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik, eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik.
Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0, 2500 puntu.
Estatuko txosten bakoitzeko: puntu 1.
Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,500 puntu.
Eskualdeko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.
Estatuko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.
Nazioarteko ahozko komunikazio edo poster bakoitzeko: puntu 1.
Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.
Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.
Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehengo egilea): puntu 1.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
Liburu bakoitzeko (lehengo egilea): 2 puntu.
Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.
Kapitulu bakoitzeko (lehengo egilea): puntu 1.
Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
Tesina egiteagatik: 1,5000 puntu.
● Irakaskuntzako jarduerak (gehienez, 3 puntu).
Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): puntu 1.
Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.
Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.
Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.
Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (ordu bakoitzeko): 0,050 puntu.
3.– Eskabideak non eta noiz aurkeztu.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzara (Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz edo Olagibel, 27 kalea, 01004 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen honen laburpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira agiriak (38/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztietan bete eta dokumentatutako curriculum vitaerekin batera Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali beharko dute. Dokumentazioa honelakoa izan behar da:
a) NANaren, pasaportearen edo gida-baimenaren fotokopia konpultsatua.
b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua (Lanpostu Funtzionalen Dekretuaren arabera).
d) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratua, deialdia argitaratu zen eguneko kategoria zein den adierazita.
e) Bete nahi den zerbitzuko kudeaketari buruzko txosten proiektua.
f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta dauden guztiak, nahiz eta izangaiak eskabidean adierazi behar duen hori horrela dela.
4.– Epaimahai kalifikatzailea.
Epaimahaia osatuko da, epaimahaiburu zuzendari gerentea edo hark eskuordetzen duena izani, eta hauexek izango dira bertako partaideak: Zuzendari Medikoa, Pertsonaleko zuzendaria (idazkari izango dela, ahotz eta botoarekin) era kide bi, izangaiei eskatutako titulazioa izan beharko dutenak eta, lehentasunez, espezialitatea ere bai.
Epaimahaiaren saio bakoitzean dagokion akta jasoko da. Bertan, honakoa adierazi beharko da: izangaien izenak baremazioko irizpideak, merituen baremoaren atal bakoitzean emandako puntuazioa eta emandako puntuazioa guztira.
Era beran, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak ere jasoko dira, hala badagokio.
5.– Hautaketa prozedura.
Epaimahaiak baloratu egingo du izangaiek dagozkion epe eta moduan aurkeztutako dokumentazioa.
Inolaz ere ezingo dira baloratu deialdiaren iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merituak eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak.
Deialdiko lanpostua lortzeko eskatutako gutxieneko puntuak 30 izango dira.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagokion izendapena egiteko. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretik arrazoitutako txostena osatuta, baldin eta hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
6.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea). Osakidetzako Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen Ebazpenaren bitartez egingo da, Osakidetzako intraneten eta web orrian argitaratuko dena. Era berean, Iragarki bat argitaratuko da EHAAn.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu. Iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
7.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 9a.
Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
JESUS MARIA LARRAÑAGA GARITANO.