EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2015181

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 28koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita zenbait ikaslek galdu dutela Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2014ko abenduaren 19ko Ebazpenaz emandako bekak jasotzeko eskubidea. Ebazpen horren bidez, 2014-2015 ikasturtean nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak honako zentro hauetan egiteko beka-deialdia ebazten da: Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Itsas-Arrantzako Prestakuntzarako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.

Xedapenaren data: 2015-07-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201503984
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/10/30rean argitaratutako 2014/10/22ko AGINDUA [201404614]
  • Ikus 2015/01/15ean argitaratutako 2014/12/19ko EBAZPENA [201500180]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 22ko Aginduaren bitartez (2014ko urriaren 30eko EHAA, 207. zk.), beka-deialdi bat argitaratu zen, hain zuzen ere 2014-2015 ikasturtean nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak honako zentro hauetan egiteko deialdia: Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Itsas-Arrantzako Prestakuntzarako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2014ko abenduaren 19ko Ebazpenaren bitartez, ebatzi zen beka-deialdi hori. Deialdi horren bidez, 2014-2015 ikasturtean nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak honako zentro hauetan egiteko bekak eskaini ziren: Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Itsas-Arrantzako Prestakuntzarako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.
Beka-deialdia egiten duen aginduaren ebazpen-zatiko hamabigarren paragrafoak honela dio:
«1.– Eskolara joan ezean, beka jasotzeko eskubidea galduko du ikasleak. Ez-bertaratzea honelaxe neurtuko da:
– Ikaslearen ez-bertaratze faltek eskola-orduen %15etik gora egiten badute, beka galtzea ekarriko dio, eta, horretaz gain, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu.
– Justifikatutako falten kasuan, falta-kopuruak eskola-orduen %30etik gora egiten badu, goiko lerroaldean zehaztutako ondorioak sortuko dira. Nolanahi ere, klasera bueltatzen den unean bertan aurkeztu beharko du ikasleak eskolara joan ez izanaren justifikazioa.»
Ikastaroaren amaieran, ikastetxeek emandako informazioaren bitartez, jakin dugu zein izan diren eskoletara ez joateagatik beka jasotzeko eskubidea galdu duten ikasleak (eranskina).
Hori guztia kontuan hartuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatutako ikasleek 2014ko abenduaren 19ko Aginduaren bitartez emandako bekak jasotzeko eskubidea galdu dutela deklaratzea. Agindu horren bidez, beka-deialdia egiten da, 2014-2015 ikasturtean nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak honako zentro hauetan egiteko: Blas Lezo - Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean; Bermeoko Itsas-Arrantzako Prestakuntzarako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 28a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.