EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2015180

AGINDUA, 2015eko irailaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kendu eta, ondorioz, beste batzuk izendatzen dituena.

Xedapenaren data: 2015-09-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201503963
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/02/08an argitaratutako 2013/01/22ko AGINDUA [201300763]

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta LAB Irakaskuntza sindikatuaren proposamenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Orain arte Langileen Sindikatuetako ordezkaria izan den Nerea Undabarrena de la Cotera andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.
Bigarrena.– Axier San Miguel Arenaza jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea, Langileen Sindikatuetako ordezkari gisa, Nerea Undabarrena de la Cotera andreari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 10a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.