EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2015179

IRAGARKIA, judizioz kanpoko salmenta baten espedienteari dagokion enkanteari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2015-09-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201503959
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Ni, Juan Benguria Cortabitarte, Euskal Herriko Notarioen Elkargoko notarioa naiz, eta eskumena daukat titulu ez-judizialak betearazteko prozedura tramitatzeko; Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko 1570/2013 prozedura.
Jakinarazten dut nire notariotzan (Kale Nagusia 31 - 3. solairua, Bilbao) enbargatu diren ondasunen judizioz kanpoko salmenta tramitatzen ari dela, Prozedura Zibilaren Legearen 635-2 artikuluarekin bat etorriz:
«HOSGESA 2000, S.A.» merkataritza-sozietatearen 189.000 akzio (IFK: A-48531040; helbidea: Zugazarte etorbidea 8, 1. solairua, Areeta-Getxo – Bizkaia). Sozietate hori Getxoko notario Mariano-Javier Gimeno Gómez-Lafuente jaunak 1992ko abenduaren 4an eskuetsitako eskritura bidez eratu zen denbora mugagabez (1.496 protokolo-zenbakia, Bizkaiko Merkataritza Erregistroan insrkibatua: 606 liburukia, 218 folioa, BI-15.966 orria).
Enkante hau egitea Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizialak erabaki du 2015eko apirilaren 14ko antolaketarako eginbidean.
Akzioen enkantearen baldintzak hauek izango dira:
1.– HOSGEA 2000, S.A. merkataritza-sozietatearen 189.000 akzio jartzen dira enkantean, 232.001 zenbakitik 421.000 zenbakira bitartekoak, denak barne.
Egungo balio nominala: 4,21 euro akzio bakoitzeko.
2.– Eskaintzarik handiena egiten duenak eramango du enkantea, eta oinarria 267.625 euro izango dira guztira. Akzio guztiak batera besterenduko dira; hau da, ezin izango da eskaintzarik egin akzio batzuetarako bakarrik.
3.– Enkantea urriaren 22an egingo da, hamaiketan, nire notariotzan (Kale Nagusia 31 - 3. solairua, 48009 Bilbao).
4.– Zordunari eta merkataritza-sozietateari jakinarazten diet enkante hau; eta merkataritza-sozietateari, gainera, akzioak askatasunez eskualdatzea mugatzeko itunak direla eta.
5.– Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek, notariotzan, notarioaren izenean egindako txeke baten bidez, enkantearen balioaren gutxienez % 5 kontsignatu beharko dute, alderdi exekutatzaileak izan ezik; izan ere, hark enkantean parte hartu ahal izango du inolako kopururik kontsignatu gabe, eta egindako eskaintzak hobetu.
Enkantean, ahoz egingo dira eskaintzak, eta enkantea egiten den egunera arte, idatziz egin ahal izango dira eskaintzak, notariotza honetan aurkeztutako gutun-azal itxietan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira, eta bertaratutakoei bertako eskaintzak jakinaraziko zaizkie.
Ez da eskaintzarik onartuko errematea hirugarren bati lagatzeko asmoz, alderdi exekutatzailearen kasuan izan ezik. Hark ahalmen hori erabili ahal izango du; izan ere, lizitatzaileak daudenean bakarrik parte hartu ahal izango du alderdi exekutatzaileak, eta egindako eskaintzak hobetu ahal izango ditu.
6.– Notarioaren eta enkantearen gastu, eskubide eta ordainsari guztiak akzioen behin betiko esleipendunaren kontura izango dira.
7.– Dokumentazioa notariotzan kontsultatu ahal izango da astelehenetik ostiralera bitartean, 10:00etatik 13:00etara. Emandako titulazioa lizitatzaileak nahikotzat jotzen duela ulertuko da, ebikzioaren ziozko saneamenduko erreklamazio orori uko eginez, eta enkante hau enkante judizial gisa hartzea onartzen du.
8.– Notarioak enkantearen eta tramitazioaren kopia baimendua bidaliko du epaitegira, enkante hau eragiten duen prozedurari batzeko.
Bilbao, 2015eko irailaren 8a.
Notarioa.