EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2015171

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden ikastetxe publikoetako informatika-sareen elementu kritikoak babesteko Etenik Gabeko Elikadura Sistemen hornidura-kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

Xedapenaren data: 2015-08-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201503828
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia – Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. Solairua, I gunea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 65 42.
5) Telefaxa: 945 01 95 35.
6) Posta elektronikoa: huisl249@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 18a, 13:00ak arte.
d) Espedientearen zenbakia: SU/23/15.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidura.
b) Deskribapena: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden ikastetxe publikoetako informatika-sareen elementu kritikoak babesteko Etenik Gabeko Elikadura Sistemak eskuratzea.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: oinarri teknikoen agiriaren 1. eta 2. eranskinetan zerrendatutako ikastetxe publikoak.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 80 egun naturaleko epea gehienez, eta, betiere, 2015eko abenduaren 22a baino lehen.
f) Luzapena onartzea: ez.
i) CPV (Nomenklaturako erreferentzia): 31200000-8 elektrizitatea banatu eta kontrolatzeko tresnak.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Lizitazio elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak balioesteko hainbat irizpide daude. Ikus karatularen 30.2.1 puntua.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 198.545,45 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: 198.545,45 euro. Guztira: 240.240 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin betikoa: lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZa kanpo.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen.
b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta kaudimen teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: karatularen 29.2 puntuan aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 28ko 13:00etan.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz, Lakua I eraikina, 2. solairua, I. korridorea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak onartzea: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera kontatu beharrekoak.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz-01010.
c) Eguna eta ordua:
● B gutun-azalak irekitzea: 2015eko urriaren 2ko 11:00etan.
10.– Publizitate-gastuak: EHAA: 456,95 euro.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera: ez dago bidali beharrik.
12.– Bestelako argibideak. Ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 26a.
(Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariaren eskumenak erabiliz, azken hori kanpoan den artean).
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.