EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2015171

EBAZPENA, 2015eko abuztuaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Dantza sustatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta bere osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2015-08-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201503824
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/13an argitaratutako 2015/07/01eko AGINDUA [201503114]

Ikusirik Dantza sustatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 1eko Agindua.
Kontuan izanda Agindu horren 10. artikuluan zehazten denez, diru-laguntzak emateko, balorazio batzorde batek ebazpen-proposamena egingo du, eta, bestalde, batzorde horren kideak izendatzea eta bere osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dira.
Horiek horrela,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira.
Batzordeburua: Clara Montero Tellechea (Kultura Sustatzeko Zuzendaria).
Idazkaria, titularra eta ordezkoa, hurrenez hurren: Mikel Etxeberria Agirresarobe eta Imanol Arana Ariz (Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Saileko teknikariak).
Batzarkideak:
a) Koreografi sorkuntza: Matxalen Bilbao Urrutia; Igor de Quadra Belaustegigoitia; José Agustín Pérez López.
b) Dantza konpainiak sendotzea: Arturo García Fiel; Ana López Asensio; José Agustín Pérez López.
c) Dantza-lanen ekoizpena: Natividad Buil Franco; Laura Etxebarria Lus; Ana López Asensio; Fernando Piñeiro Fernández; Ana Remiro Esnoz.
d) Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza: Mari Carmen Agüero Montoya; Elena Alzaga Bilbatua; Lide Arana Arregui.
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratatu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 28a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.