EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2015170

EDIKTUA, guraso-ahalari buruzko 1001/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-05-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201503807
Maila: Ediktua
JAKINARAZPEN ZEDULA
Blanca Edith Cardenas Guzman-ek eskatuta, guraso-ahala kentzeko Bilboko lehen auzialdiko 5 zenbakiko epaitegian (Bizkaia) James Guarin Zambrano-ren aurka bideratu den 1001/2013 prozedura arruntean epaia eman da. Hauek dira epaiaren idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
267/2015 EPAIA
Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren zazpia.
Alderdi demandatzailea: Blanca Edith Cardenas Guzman.
Abokatua: Andres Angulo Aldasoro.
Prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor.
Alderdi demandatua: James Guarin Zambrano.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: guraso-ahala kentzea.
Baietsi egin dut Blanca Edith Cárdenas Guzmán andrearen izenean eta ordez Patricia Lanzagorta Mayor prokuradoreak guraso-ahala kentzeko aurkeztu duen demanda, James Guarin Zambrano jaunaren kontrakoa –demandatua auzi-ihesean da–. Beraz, erabaki dut James Guarin Zambrano jaunari bere seme adingabearen gainean duen guraso-ahala kentzea. Kostuak ez dizkiot beren-beregi inori ezarriko.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta James Guarin Zambrano demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko maiatzaren zortzian.
IDAZKARIA.