EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2015165

IRAGARKIA, garraio-zerbitzuak eta osasun-larrialdietarako laguntza helikoptero bidez emateko kontratuaren lizitazioari buruzkoa.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-08-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201503725
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea:
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.
Espediente honetan jardungo duen kontratazio-mahaiaren eraketa Osasun Saileko Kontratazio Mahaia sortzeko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren 2014ko martxoaren 17ko Aginduaren 1.2.B) artikuluan zehazten da (2014ko apirilaren 7ko EHAA, 67. zenbakia).
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.
2) Helbidea: Recalde zumarkalea 39A.
3) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48008.
4) Telefonoa: 94 403 17 52 (lege- eta administrazio-kontsultak) Kontsulta teknikoak: 945 019 571.
5) Telefaxa: 94 403 17 51.
6) Posta elektronikoa: contratacion_supraterritorial_san@ej-gv.es
7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 15a.
d) Espedientearen zenbakia: 36/2015.
2.– Kontratuaren helburua: garraio-zerbitzuak eta osasun-larrialdietarako laguntza helikoptero bidez ematea.
a) Kontratu-mota: zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratua, osasun-itunaren modalitatea.
b) Deskribapena: garraio-zerbitzuak eta osasun-larrialdietarako laguntza ematea, Euskal Autonomia Erkidegoan basea duen helikopteroren baten bidez.
c) Loteak: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko tokia: Euskadiko Osasun Sistemak babestutako herritarrek osatuko dute geografia-eremua, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun-barrutiak abiapuntu eta helmuga hartuta.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2 urte, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik aurrera.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 60420000-8 eta 85100000-0.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide dago (karatularen 29.2.1 klausulan zehaztuta daude). Laburbilduta, honako hauek dira:
Formula bidez automatikoki ebaluatzen diren irizpideak:
* Prezioa (gehieneko puntuazioa % 56).
* Urteko hegaldi-ordu gehigarrien eskaintza (gehieneko puntuazioa % 17).
* Prestakuntza-eskaintza (gehieneko puntuazioa % 15).
* Aireontziak lau urte baino gutxiago izatea (gehieneko puntuazioa % 9).
* Osasun-tripulazioarentzako babes-kasko gehigarriak (gehieneko puntuazioa % 2).
* Kaskoak sei hilerik behin garbitzea eta desinfektatzea edo berriztatzea, gaizki egonez gero (gehieneko puntuazioa % 1)
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 5.646.300 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 2.248.320 euro.
6.– Eskatzen diren bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa (%): esleipenaren zenbatekoaren % 5.
7.– Kontratistaren betebehar zehatzak:
a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulako 28.2 puntuan zehazten den moduan.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 21a, 12:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: papera.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza.
2) Helbidea: Recalde zumarkalea 39A.
3) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.
4) Helbide elektronikoa: ez.
d) Aldagaiak onartzea: ez.
e) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera; beste hamabost egun baliodun gehituko zaizkio SPKLko 152.3 artikuluan aipatutako izapideak bete behar badira.
9.– Eskaintzak irekitzea:
9.1.– B gutun-azalak irekitzea.
a) Deskribapena: eskaintza ekonomikoa eta formula bidez automatikoki baloratzen diren irizpideak (B gutun-azalak) irekitzea.
b) Helbidea: Recalde zumarkalea 39, A.
c) Herria eta posta-kodea: 48008 Bilbao.
d) Eguna eta ordua: 2015eko irailaren 30a, 10:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura (456,95 euro).
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 31.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JOSE LUIS ELEXPURU MARCAIDA.