EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-09-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2015165

AGINDUA, 2015eko abuztuaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez atzera egiten baita honako agindu honetan iragarritako prozeduran: 2015eko urtarrilaren 20ko Agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua ordezkatzen duena, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko egiten den deialdian parte hartzeari buruzkoa; deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren tarte autonomikoan sartzen da; agindua 2015eko urtarrilaren 19ko EHAAn argitaratu zen, 11. zenbakian.

Xedapenaren data: 2015-08-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201503695
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/01/29an argitaratutako 2015/01/20ko AGINDUA [201500432]

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketaren eskaera sustatu zuen 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan, 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduaren bidez (agindu horrek Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua ordezkatzen du, eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko egiten den deialdian parte hartzeari buruzkoa da); deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren tarte autonomikoan sartzen da; 2015eko urtarrilaren 19ko 11. zenbakidun aldizkarian argitaratu zen (2015-01-29ko EHAA, 19. zk.).
Hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna handitzeko premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretuak ezartzen zuenez (hazkundea, lehiakortasuna eta eraginkortasuna handitzeko premiazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legea baliozkotu ondoren), Gazte Bermerako Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emateko pertsonek honako baldintza hauek bete behar zituzten: 16 urte baino gehiago eta 25 baino gutxiago izatea, edo 30 baino gutxiago, % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila duten gazteen kasuan. Baldintza horiek, indarrean dagoen araudiaren arabera, 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduan jaso ziren.
Bigarren aukeraren mekanismoari, finantza-karga murrizteari eta ordena sozialeko beste neurri batzuei buruzko uztailaren 28ko 25/2015 Legearen bidez, Gazte Bermerako Sistema Nazionalaren Fitxategian izena emateko bete behar diren baldintzak aldatu dira. Beraz, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak agindu honen bidez atzera egin du 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduak iragarritako prozeduran (2015eko urtarrilaren 12ko Agindua ordezkatzen duena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko egiten den deialdian parte hartzeari buruzkoa; deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren tarte autonomikoan sartzen da; 2015eko urtarrilaren 19ko 11. zenbakidun aldizkarian argitaratu zen (2015eko urtarrilaren 29ko EHAA, 19. zk.).
Deialdi berri bat argitaratuko da, hain zuzen ere egungo esparru arauemailera egokitzeko Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko prozedura. Prozedura hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren tarte autonomikoan sartzen da.
Horregatik guztiagatik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onesten dituen apirilaren 9ko 19/2013 Dekretua indarrean dagoenez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Atzera egingo da honako agindu honek iragarritako prozeduran: 2015eko urtarrilaren 20ko Agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua ordezkatzen duena, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko egiten den deialdian parte hartzeari buruzkoa; deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren tarte autonomikoan sartzen da; 2015eko urtarrilaren 19ko 11. zenbakidun aldizkarian argitaratu zen (2015-01-29ko EHAA, 19. zk.).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Prozeduran atzera egitea onetsi bada ere, 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideek 2015. urte honetan egungo lege-esparruari jarraituz laguntza berberetarako egiten den deialdiak ematen dien eragina izango dute (aipatu aginduak 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua ordezkatzen du, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko egiten den deialdian parte hartzeari buruzkoa; deialdi hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren tarte autonomikoan sartzen da; 2015eko urtarrilaren 19ko 11. zenbakidun Aldizkarian argitaratu zen).
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 107. eta hurrengo artikuluetan. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, zuzenean, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 27a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.