EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-08-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2015163

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2015eko martxoaren 26ko bilkuran hartua, Euskal Autonomia Erkidegoaren zuzenbide pribatuko ente publiko eta sozietate publikoen 2013ko kontuen fiskalizazio-txostena behin-betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2015-03-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201503658
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2015eko martxoaren 26a egindako bilkuran
ERABAKI DU:
Euskal Autonomia Erkidegoaren zuzenbide pribatuko ente publiko eta sozietate publikoen 2013ko kontuen fiskalizazio-txostena behin-betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ IGNACIO MARTÍNEZ CHURIAQUE.
HKEEren idazkari nagusia,
TERESA CRESPO DEL CAMPO.