EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-08-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2015161

EDIKTUA, 3604/2015 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2015-06-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201503635
Maila: Ediktua
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, 3604/15 espedientea bideratu da, Moises Fermin Anton Correa presoari baldintzapeko askatasuna ezeztatzeari buruz. Preso hori (NAN: 72479109) –Langraiz Okako espetxean zegoen– 1978-04-23an jaio zen; aita Florencio Fermi eta ama Maria Dina ditu, eta azken helbidea Donostiako Mons pasealekuko 93 zenbakiko 1. eskuinean izan zuen; egun, ez du bizitoki ezagunik. Espediente horren gainean, autoa eman zen 2015-05-20an, eta xedapen-zatiak honako hau dio hitzez hitz: «honako kausa hauetan, Moises Fermin Anton Correa presoari emandako baldintzapeko askatasuna ezeztatzea:
– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 1705/2004 zenbakiko betearazpena.
– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 959/2002 zenbakiko betearazpena.
– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 2372/2010 zenbakiko betearazpena.
– Donostiako Zigor-arloko 4 zenbakiko Epaitegiaren 983/2004 zenbakiko betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli behar du. Igor bekio jakinarazpena Langraiz Okako espetxeko zuzendariari.
Igor bekio ziurtagiria Donostiako espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari. Igor bekio ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxeari, presoa atxilo hartu eta espetxeratu dezan».
Moises Fermin Anton Correa baldintzapean askatuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko ekainaren 22an; ohartarazten zaio, halaber, ebazpen horren aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten den egunetik aurrera.
MAGISTRATUA IDAZKARIA.