EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-08-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2015156

IRAGARKIA, «hiriko bide-segurtasuneko eta mugikortasun seguru eta jasangarriko hiru plan prestatzea» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratuaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: T-096/15).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-07-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201503548
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-096/15.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko tokia: kontratistak EAEko porturen batean dituen lokaletan bete beharko dira kontratu honen zerbitzuak.
d) Gauzatzeko epea eta entregatzeko azken eguna: kontratua sinatu eta biharamunean hasiko da gauzatzeko epea, eta 2015eko abenduaren 31n bukatuko da.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: hainbat irizpide.
– Prezioa: 70 puntu.
– Metodologia orokorra proiektu osoarentzat: 6 puntu.
– Fase bakoitzean entregatu beharreko emaitzen eta produktuen proposamena, emaitzak eta txostenaren formatuak barne: 3 puntu.
– Proposamenaren planteamendu orokorra: Eman beharreko pausuak eta erabili beharreko tresnak: 3 puntu.
– Jardueren denbora-diagrama (kronograma proposamena): 3 puntu.
– Ekipoko pertsona bakoitzarentzat aurreikusitako dedikazioa: 3 puntu.
– Kalitatea bermatzeko prozeduren deskribapena: 3 puntu.
– Hautatutako udalerrietako bide-segurtasunaren eta mugikortasunaren egoeraren diagnostiko-txosten xehakatua, hainbat iturritako datu-serieekin: 3 puntu.
– Barne hartzea diagnostikoko, herritarrekiko interakzioko eta kontsentsu sozialerako tresnak, jardun-planak atontzea eta abar, besteren esku jar daitezkeen helburuak eta ekintzak ezartzeko hautatutako udalerrian: 3 puntu.
– Aurrekoaren ondorio gisa, hainbat motako neurri posibleak aurkeztea, udalerri zehatzaren egoera errealari aplikatuak, finantzazio-iturriak eta helburuak lortzeko dauden bideak, formatu bat baino gehiagotan eta audientzia ezberdinetarako, horiek elektronikoki argitaratzeko azken txostenen maketazioa barne: 3 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 80.000 euro BEZa barne. Honela banatuko da urteka:
5.– Bermeak: behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 88 97.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 3a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
– Egiaztatzeko moduak: Azken hiru ekitaldiei dagokien negozio-bolumenari buruzko adierazpena (2014, 2013, 2012).
– Betekizunak: urteko 80.000 euroko edo gehiagoko negozio-bolumena egiaztatu behar da.
b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:
– Egiaztatzeko moduak:
Kontratua gauzatzeko ardura duen pertsonalaren titulazio akademikoak eta profesionalak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek.
– Betekizunak:
Kontratu hau gauzatzeko behar den kaudimena egiaztatzeko, proiektu-buruak, hau da, lantaldearen ardura duen pertsonak egiaztatu beharko du hiriko segurtasun-planei buruzko ikerketa-eremuetan ezagutza eta esperientzia baduela. Kaudimena egiaztatzeko, hemen eskatzen denaren antzeko bi plan gutxienez egin izana egiaztatu beharko du.
Lantaldeak egiaztatu beharko du planifikazioaren eta bide-segurtasunaren eremuetan ezagutza eta esperientzia baduela. Kaudimena egiaztatzeko, hemen eskatzen denaren antzeko bi ikerketa gutxienez egin izana egiaztatu beharko du.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 4a, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita.
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
1) Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza - Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2015eko irailaren 16a; eta «B» gutun-azala: 2015eko irailaren 24a.
e) Ordua: 12:00ak eta 12:00ak, hurrenez hurren.
10.– Bestelako argibideak.
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 13a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.