EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-08-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2015151

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 30ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen deialdia argitaratzen duena - 2015. urtea.

Organo emailea: ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
Xedapenaren data: 2015-07-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201503497
Maila: Ebazpena
Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eremuan.
Energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko proiektuak sustatzea.
Adierazitako guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehena.– EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, lehengo Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea (2015. urtea). Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, garapen bidean dauden itsasoko energia-teknologia berriztagarriak frogatzeko eta baliozkotzeko inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri erregulatzaileak (2015. urtea) onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Bilbao, 2015eko uztailaren 30a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.