EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-08-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2015151

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 8koa, Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2015. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Xedapenaren data: 2015-06-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201503496
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/12/22an argitaratutako 2014/12/17ko AGINDUA [201405437]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 17ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2015. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die garapen-lankidetzarako erakundeei. Agindu hori 2014ko abenduaren 22an eman zen argitara EHAAn.
Agindu horren 8.1 artikuluan xedaturikoa betetzeko, eta aurretiko lehen hautaketa bat egiteko batzordearen proposamena ikusi eta gero, Gazteria eta Kiroletako zuzendariak 2015eko otsailaren 2an ebazpen bat eman zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2015. urteko ediziorako aurkezturiko proiektuak onartzeko.
Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren ebazpen horren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, aginduaren 8.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, erakunde onuradunen zerrenda agertuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2015. urteko ediziorako onartutako proiektuen eta profilen zerrenda (ikusi eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2015. urteko ediziorako aurkeztu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko garapen-lankidetzarako entitateek, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 17ko Aginduaren babespean (2014ko abenduaren 22ko EHAA).
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 8a.
Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.