EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-08-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2015151

AGINDUA, 2015eko uztailaren 27koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, 2015eko «Joxe Mari Korta» sarietako epaimahaia izendatzeko dena.

Xedapenaren data: 2015-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201503494
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/29an argitaratutako 2015/07/20ko AGINDUA [201503364]

Kontuan harturik zer dioen «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) – agindu hori 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zen –, eta ikusirik zer dioen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 20ko Ebazpenak, 2015eko ekitaldiko deialdia jendaurrean jartzen duenak, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea, honako kide hauek izango dituena:
Lehendakaria:
Arantza Tapia Otaegi, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua.
Ordezko lehendakaria:
Estibaliz Hernaez Laviña, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.
Mahaikideak:
Sailaren ordezkari:
1.– Javier Zarraonandia Zuloaga, Industriako sailburuordea.
2.– Itziar Epalza Urquiaga, Merkataritza eta Turismoko sailburuordea.
3.– María Ainhoa Ondarzabal Izagirre, Nazioartekotze zuzendaria.
4.– Alejandro López Cárcamo, Industria Garatzeko zuzendaria.
Confebasken ordezkari:
1.– Eduardo Aréchaga Cilleruelo, Confebask-eko zuzendari nagusia.
2.– Iñaki Garcinuño Zabala, Cebek-eko lehendakaria.
3.– Pascal Gómez Pérez de Zuazagoitia, SEAko lehendakaria.
4.– Pello Guibelalde Iñurritegui, Adegiko lehendakaria.
Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkari:
Andoitz Korta Zearreta.
Idazkaria: Larraitz Gezala Oyarbide, Kabinete eta Komunikazioko zuzendaria.
Ezin bada etorri, beste norbaiti eman ahal izango zaio eskuordetza berariaz.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 27a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.