EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-08-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2015150

AGINDUA, 2015eko abuztuaren 3koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, hasiera batean onartutako Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eskualde-egituraren lurraldearen antolamendurako zatiko planaren jendaurreko erakustaldia eta entzunaldia luzatzen duena.

Xedapenaren data: 2015-08-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201503484
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/03/30rean argitaratutako 2015/03/27ko AGINDUA [201501461]

2015eko martxoaren 27ko Aginduaren bidez Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eskualde-egituraren lurraldearen antolamendurako zatiko planari hasierako onarpena ematea eta 2015eko irailaren 15era arte jendaurreko eta entzunaldi tramiterako jartzea erabaki zen.
Jendaurreko erakustaldiaren izapidea irekitzeko erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, baita Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Autonomia Erkidegoan gehien irakurtzen diren egunkarietan ere. Eta entzunaldi tramiterako Plana bidalia izan da Lurraldeko Administrazio Publiko guztiei.
Udalbatzen eta foru-gobernuaren osaketa berria dela eta, bidezkotzat jo da jendaurreko erakustaldia eta entzunaldiaren epeak datorren 2015eko azaroaren 15era arte luzatzea.
Jendaurreko erakustaldia eta entzunaldia luzatzeko agindu hau 2015eko martxoaren 27an emandako hasierako agindua bezalaxe emango da argitara.
Horrenbestez, izapideak egitea Ingurumen eta Lurralde Politikako ailburuaren eskumena denez, honako hau
EBATZI DUT:
Eusko Jaurlaritzak landu duen eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu honen 2015eko martxoaren 27ko Aginduak hasierako onarpena eman zion Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eskualde-egituraren lurraldearen antolamendurako zatiko planaren jendaurreko erakustaldia eta entzunaldiaren epeak luzatzea.
Horren ondorioz, jendaurreko erakustaldiaren eta entzunaldiaren izapidea 2015eko azaroaren 15ean amaituko da. Aldi horretan, Lurraldeko administrazio publiko guztiak, interesa duten korporazio, elkarte eta pertsona interesatuek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte planaren edukiaren gainean.
Epe horretan, lurraldearen antolamendurako zatiko planaren agiri berritua ikusgai egongo da toki hauetan, aztertu ahal izateko:
Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza.
Donostia kalea 1, 2.
01010 Vitoria-Gasteiz.
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa.
Infanta Kristina kalea, 11.
20008 Donostia.
Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren web-orrialdean, eta Irekia komunikazio-kanalean www.irekia.euskadi.eus
Agindu honen aurka ez dago errekurtsoa jartzerik, lurraldearen zatiko plana behin betiko onartzeko prozeduraren barruko izapide-egintza bat baita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abuztuaren 3a.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.